Ordainketa-prozesuaren blokeak sortzea Checkout Blocks aplikazioan
Checkout Blocks aplikazioak hainbat bloke mota onartzen ditu. Bloke mota horiek ordainketa-prozesura gehitu nahi duzun eduki motaren araberakoak dira, baldintzapeko bistaratze-arauak gehitu nahi dituzun, eta blokea zein orritan gehitu nahi duzun kontuan hartuta.
Batzuetan, blokeen funtzioak berak ez du uzten ordainketa-prozesuaren zenbait orritan bloke batzuk gehitzen. Adibidez, eremu pertsonalizatuko blokeak bezeroak informazio gehigarria sar dezan eskatzen du (ohar pertsonalizatua gehitzea edo lauki bat markatzea). Informazio hori eskaera osatu baino lehen jaso behar da; horregatik, ezin zaie eremu pertsonalizatua gehitu erosketa osteko orriei (adibidez, eskerrak emateko edo eskaeraren egoeraren orriari).
| Blokea | Onartzen diren orriak | Deskribapena |
|---|---|---|
| Helbideen blokeatzailea |
| Blokeatu ordainketa-prozesua, helbide-formatuaren arauetan oinarrituta. |
| Eremu pertsonalizatua |
| Sartu eremu pertsonalizatuak ordainketa-prozesuan, adibidez, baldintzak onartzeko kontrol-laukia edo opari-mezuen eremua. |
| Eduki dinamikoa |
| Bistaratu edukiak, esaterako, testuak, pankartak eta botoiak, zuk ezarritako baldintzapeko arauetan oinarrituta. Bloke hori Basic Shopify edo goragoko plana duten merkatarientzat dago erabilgarri, eta eskerrak emateko edo eskaeraren egoeraren orrietan soilik jar daiteke. Ordainketa-prozesuaren orrietan kokatzeko Shopify Plus behar da. |
| Lerroko elementua editatzea |
| Eman aukera bezeroei ordainketa-prozesuaren eskaeraren laburpenean lerroko elementuak editatzeko (adibidez, aldaera bat edo kantitate-hautatzailea sartzeko). Era berean, lerroko elementuaren edukiak biltzeko edukiontzi modura jarduten du. |
| Lerroko elementuaren edukia |
| Bistaratu lerroko elementuaren mezu espezifikoak, esaterako, Azken salmenta. |
| Bidalketa- eta ordainketa-ikonoak |
| Bistaratu onartzen diren bidalketa- eta ordainketa-metodoen ikonoak. |
| Eduki estatikoa |
| Eduki dinamikoko blokeek ez bezala, eduki hau bezero guztiei bistaratzen zaie eta testuak eta pankartak onartzen ditu. Bloke hori Basic Shopify edo goragoko plana duten merkatarientzat dago erabilgarri, eta eskerrak emateko edo eskaeraren egoeraren orrietan soilik jar daiteke. Ordainketa-prozesuaren orrietan kokatzeko Shopify Plus behar da. |
Bloke motaren arabera, beharbada blokearen xehetasunak eta ezarpenak konfiguratu beharko dituzu Checkout Blocks aplikazioan eta, gero, blokea ordainketa-prozesuaren eta kontuen editorean gehitu beharko duzu, bereizita. Bloke sinpleago batzuk (eduki estatikoaren blokea, kasu) ez dira Checkout Blocks aplikazioan konfiguratzen, eta osorik ordainketa-prozesuaren eta kontuen editorean sortu eta konfiguratzen dira.