Zein da copyright, marka komertzial eta merkataritza-irudiaren arteko aldea?

Jabetza intelektualak ahalegin sortzaileen bidez sortutako zerbaiti egiten dio erreferentzia (esaterako, liburuak, testuak, kodea, irudiak, bideoak, logotipoak eta esloganak). Copyright-a, marka komertziala eta merkataritza-irudia jabetza intelektual motak dira.

Copyright-ak jatorrizko lan ukigarriak babesten ditu, esaterako, sareko denda bateko argazkiak edo testu bidezko deskribapenak. Orokorrean, copyright bidezko babesa lana sortzen den unetik ezartzen da; nolanahi ere, copyright-aren inguruko legedia aldatu egiten da eskualdearen arabera.

Lortu informazio gehiago gai hauei buruz: Shopify-ren copyright-gidalerroak, copyright-urraketa bat nola salatu eta copyright-ohar bati nola erantzun.

Zer da marka komertziala eta merkataritza-irudia?

Marka komertzialak negozio edo produktu bat beste negozio edo produktu batzuetatik identifikatzen eta bereizten duten sinboloak edo hitzak dira. Merkataritza-irudiak produktu baten irudia edo itxura estaltzen du (besteak beste, tamaina, forma, kolorea eta ehundura), produktu hori beste batzuetatik bereizi ahal izateko. Oro har, marka komertzialen eta merkataritza-irudien jabeek eskubidea dute beste batzuek antzeko markak edo merkataritza-irudiak erabili ditzaten ekiditeko; bereziki, produktuen jatorriari dagokionez, kontsumitzaileak nahastu ditzaketen kasuetan.

Lortu informazio gehiago gai hauei buruz: Shopify-ren marka komertzial eta merkataritza-irudiari buruzko gidalerroak, marka komertzial edo merkataritza-irudi baten urraketa nola salatu eta marka komertzial edo merkataritza-irudi bati buruzko ohar bati nola erantzun.