Kalamua eta kalamuaren deribatuak
Shopify-k onartu egiten du kalamua eta kalamuaren deribatuak saltzea dendaren kokapeneko eta bidalketaren helmugako legeek horretarako baimena ematen badute. Kalamuaren eta bere deribatuen legezkotasuna aldatu egiten da herrialde edo estatu batetik bestera. Zure Shopify-ko dendan kalamua eta bere deribatuak saltzen hasi aurretik, garrantzitsua da aplikagarriak zaizkizun lege eta arauak ondo ulertzea.
Baimenduta ez dauden eremuetara edo eremuetatik kalamua eta kalamuaren deribatuak saltzeak edota Shopify-n produktu horiek saltzeko zehaztutako baldintzaren bat ez betetzeak Shopify-ren zerbitzu-baldintzak urratzen ditu; eta, horren ondorioz, Shopify-k neurriak har ditzake zure kontuaren aurka, baita hura deuseztatu ere.