Gehitu azpidomeinu bat Shopify-k kudeatutako zure domeinurako

Azpidomeinu bat zure erroko domeinuaren azpimultzo bat da, zeina domeinuari aurrizki gisa gehitzen zaion; adibidez, www. Esate baterako, help.shopify.com URLan, shopify.com da erroko domeinua, eta help, berriz, azpidomeinua. Shopify-k kudeatutako domeinu bat baduzu, azpidomeinuak doan gehi ditzakezu Shopify-ko administratzailetik.

Nazioarteko domeinuak erabiltzen badituzu, xede-merkatua duzun herrialde edo eskualde bakoitzeko berariazko URL bat sortzeko erabil ditzakezu azpidomeinuak. Esate baterako, dendaren domeinu nagusia example.com bada, Kanadarako azpidomeinu bat (ca.example.com URLa) eta Frantziarako beste bat (fr.example.com URLa) sor ditzakezu. Nazioarteko azpidomeinuek herrialdeetako bi letrako kodeak erabili behar dituzte.

Sortu azpidomeinu bat sareko dendarako

Gehienez 20 domeinu eta azpidomeinu gehi ditzakezu Shopify-ko dendan, .myshopify.com domeinu-izenaz gain. Dendak Shopify Plus plana badu, gehienez ere 1.000 domeinu eta azpidomeinu gehi ditzakezu.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Ezarpenak > Domeinuak atalera.

  2. Sakatu konfiguratu nahi duzun erroko domeinua.

  3. Azpidomeinuak atalean, sakatu Gehitu azpidomeinua.

  4. Idatzi gehitu nahi duzun aurrizkia:

    • Nazioarteko azpidomeinuen kasuan, idatzi zure xede-merkatuari dagokion herrialdearen bi letrako kodea. Esate baterako, eu Europarako, edo ca Kanadarako.
    • Gainerako azpidomeinu guztien kasuan, idatzi aurrizki gisa gehitu nahi duzun testua. Adibidez, blog edo shop.
  5. Sakatu Gorde.

  6. Aukerakoa: Azpidomeinuaren domeinu mota aldatzeko, sakatu azpidomeinu berriaren izena eta, gero, sakatu Aldatu domeinu mota domeinu nagusia, birbideratzea edo aliasa izateko.

Azpidomeinu bat gehitzean, Shopify-ren CNAME (Canonical Name) lehenetsia automatikoki gehitzen da DNSaren ezarpenetan. Azpidomeinua merkatu edo webgune jakin batera zuzendu nahi baduzu, honako ataza hauek egin ditzakezu:

Sortu azpidomeinu bat bezero-kontuen orrialdeetarako

Bezero-kontuetarako azpidomeinu bat sor dezakezu bezeroak beren kontuko orrialdeetara bideratzeko. Azpidomeinua bezero-kontuaren orrialde guztien domeinu-izen nagusia bilakatzen da eta bezeroei erakusten zaie nabigatzailean, marka-esperientzia sendoa eskainiz saio-hasieratik kontuaren kudeaketara. Esate baterako, azpidomeinua account.your-store.com bada, bezeroak saioa hasteko orrialdean sartuko dira honako helbide honetan: account.your-store.com/authentication/login.

Lortu informazio gehiago honi buruz: bezero-kontuen orrialdeetako azpidomeinuak.