Tokiko banaketarekin egiten diren eskaerak osatzea

Tokiko banaketarekin egiten diren eskaerak kudeatu, entregatzeko prestatu eta haien eskaeren egoerak egunera ditzakezu Shopify-ko administratzailetik.

Tokiko banaketarekin egiten diren eskaeren lan-fluxua eta egoerak

Tokiko banaketarekin egiten diren eskaerak osatu ahala, eskaeren egoera hauetatik igaroko dira:

  1. Osatu gabea: eskaera ez da hasi prestatzen eta osatzen. Hurrengo urratsa eskaera entregatzeko prestatzea da; horretarako, produktuak jaso eta paketatu behar dituzu. Halaber, eskaerarekin batera paketatze-agiriak inprimatzea ere hauta dezakezu. Amaitzeko, markatu eskaera Entregatzeko prest gisa.
  2. Entregatzeko prest: eskaera entregatzear dago, edo banatzen ari da. Eskaerek egoera hau izan dezakete entrega egiten saiatu bada ere eskaera behar bezala entregatu ez bada. Eskaera entregatu ondoren, hurrengo urratsa entregatuta gisa markatzea da.
  3. Entregatuta: eskaera entregatuta gisa markatu ondoren, eskaeraren egoera aldatu eta Osatuta izatera pasako da, eta osatze-prozesua amaituko da.

Tokiko banaketarekin egiten diren eskaeretarako bezeroentzako jakinarazpenak

Jakinarazpenen ezarpenetan dauden Banatzen eta Entregatuta jakinarazpenak garraiolariaren jarraipen-gertaerek abiarazten dituzte. Tokiko banaketarekin egiten diren eskaerek ez dute garraiolariaren jarraipen-gertaerarik sortzen Shopify-n; beraz, jakinarazpen horiek ez zaizkio aplikatzen tokiko entregari.

Tokiko banaketarekin egiten den eskaera bat entregatuta gisa markatzen duzunean, bezeroak entrega-berrespenaren mezu elektroniko bat jasoko du automatikoki. Eskaera ez baduzu entregatuta gisa markatzen, ez zaio bezeroari entregaren jakinarazpen automatikorik bidaliko.

Tokiko banaketarekin egiten diren eskaerak ordenatzea eta iragaztea

Eskaerak iragaz ditzakezu Eskaerak orrian tokiko banaketarekin egiten diren eskaerak soilik ikusteko.

Egin klik eskaeren zerrendaren goiko aldeko Tokiko entrega fitxan Osatu gabea eta Entregatzeko prest egoeran dauden tokiko banaketarekin egindako eskaeren zerrenda bat ikusteko. Eskaerak entregatzeko prestatzeko erabil dezakezu zerrenda hori.

Ikusi tokiko banaketarekin egiten den eskaera baten entrega-jarraibideak

Zure bezeroek eskaerei entrega-jarraibideak gehitzeko aukera dute ordainketa-prozesuan. Jarraibide horiek entregaren kokapenak aurkitzen lagun zaitzakete, baita paketea non utzi behar den jakiteko informazio gehigarria eman ere.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Eskaerak atalera.

  2. Egin klik bere entrega-jarraibideak ikusi nahi dituzun tokiko banaketarekin egiten den eskaera batean.

  3. Entrega-jarraibideak atalean, ikusi bezeroak ordainketa-prozesuan utzitako edozein jarraibide.

Prestatu tokiko banaketarekin egiten den eskaera bat entregatzeko

Eskaera bat prestatu ondoren, entregatzeko prest dagoela markatu behar duzu.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Eskaerak atalera.

  2. Egin klik osatu nahi duzun eskaeran.

  3. Egin klik Prestatu entrega botoian.

  4. Aukerakoa: paketatze-agiri bat inprimatzeko, egin klik Inprimatu paketatze-agiria botoian.

  5. Jaso eta paketatu produktuak entregatzeko.

  6. Egin klik Markatu entregatzeko prest gisa botoian.

Markatu tokiko banaketarekin egiten den eskaera bat entregatuta gisa

Eskaera bat entregatzen denean, eskaera entregatuta gisa markatu behar duzu Shopify-ko administratzailean. Horrela eskaeraren egoera aldatzen da, eta eskaera entregatu dela eta ez dela ezer gehiago egin behar adierazten dizu zuri eta zure langileei.

Eskaera entregatuta gisa markatzean, jakinarazpen bat ere bidaltzen zaio bezeroari eskaera iritsi dela jakin dezan.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Eskaerak atalera.

  2. Egin klik entregatuta gisa markatu nahi duzun eskaeran.

  3. Egin klik Markatu entregatuta gisa botoian.

Utzi bertan behera tokiko banaketarekin egiten den eskaera bat

Entrega bat bertan behera uzten duzunean, eskaeraren egoera aldatu eta Entregatzeko prest izatetik Osatu gabea izatera igaroko da.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Eskaerak atalera.

  2. Egin klik bertan behera utzi nahi duzun tokiko banaketarekin egiten den eskaera batean

  3. Egin klik ... botoian, eta, ondoren, Utzi entrega bertan behera aukeran.