Aduana-zergak eta inportazio-zergak ordainketa-prozesuan kobratzeko egin beharreko zeregin gehigarriak

Ordainketa-prozesuan aduana-zergak eta inportazio-zergak kobratzea aktibatu ondoren, EOAZ (entregatu aduana-zergak ordaindu ondoren) bidalketa-etiketak inprimatu behar dituzu, bezeroak zergok dagoeneko ordaindu dituela adierazteko. Dendaren arabera, baliteke informazio batzuk eguneratu, iraupen laburreko salmentak prestatu edo diru-itzultzeetarako gidalerroak zehaztu behar izatea. Nazioarteko bidalketak egin aurretik, berrikusi honako zeregin hauek.

Erosi eta erabili EOAZ bidalketa-etiketak

Ordainketa-prozesuan aduana-zergak eta inportazio-zergak kobratzen hasi ondoren, EOAZ bidalketa-etiketak erosi eta erabili behar dituzu nazioarteko eskaeretarako, bidalketa-etiketa estandarren ordez. Ordainketa-prozesuan aduana-zergak kobratu baina bidalketa-etiketa estandarra erabiltzen baduzu, bezeroari aduana- eta inportazio-zergak kobratuko zaizkio entregatzean. Kasu horretan, bezeroak bi aldiz ordainduko lituzke aduana- eta inportazio-zergak.

Nazioarteko eskaera batean aduana-zergak kobratzen direnean, Aduana-zergak izeneko lerroko elementu bat sartuko da eskaeraren xehetasunetan. EOAZ etiketa bat erosi aurretik, egiaztatu nazioarteko eskaera bakoitzean aduana-zergak eta inportazio-zergak kobratu direla. 0 $-eko aduana-zergak dituen eskaera bat bidaltzen baduzu, EOAZ bidalketa-etiketak erabil ditzakezu bezeroei kargu gehigarririk ez zaiela kobratuko ziurtatzeko. Ordainketa-prozesuan erroreren bat gertatu bada, baliteke aduana- eta inportazio-zergak ez kobratu izana; kasu horretan, erabili eskaerarako bidalketa-etiketa estandar bat.

Garraiolariaren lehenengo faktura jaso ondoren, alderatu ordainketa-prozesuko karguak bidalketaren helmugan aduanan kobratutakoarekin, aduana-zergak eta inportazio-zergak behar bezala kobratzen direla egiaztatzeko. Errepikatu prozesu hau aldizka. Ordainketa-prozesuan kobratutako aduana- eta inportazio-zergen eta aduana-agintariek kobratutako zenbatekoaren artean alde nabarmenak ikusten badituzu, berrikusi zure konfigurazioa aduana-zergak eta inportazio-zergak ahalik eta zehatzen kalkulatzen direla ziurtatzeko.

Faktura komertzialak sortzea

Nazioarteko eskaera guztiek faktura komertzial bat behar dute. Garraiolariak bere webgunean emandako faktura komertzial digitalak bete ditzakezu. Eskaeraren arabera, modu hauetako batean sortu beharko duzu faktura komertziala:

  • Eskaeran aduana-zergak eta inportazio-zergak ordaindu badira, markatu entregatzeko baldintzak DDP (EOAZ) gisa faktura komertzialean, zergok ordaindu direla adierazteko.
  • Eskaeran aduana-zergak eta inportazio-zergak ordaindu ez badira, markatu entregatzeko baldintzak DAP (tokian entregatuta) gisa faktura komertzialean, zergok oraindik ordaindu gabe daudela adierazteko.

Bezero bati kobratzen dizkiozun aduana- eta inportazio-zergen eta aduana-agentziek kobratutako zenbatekoaren arteko desadostasunak murrizteko, ziurtatu informazio zehatza erabiltzen duzula faktura komertzialean. Faktura sortzean, egiaztatu honako datu hauek berdinak direla faktura komertzialean eta Shopify-ko administratzaileko eskaeran:

  • Sistema bateratuaren (HS) kodea
  • Jatorrizko herrialdea edo eskualdea
  • Deskontuak aplikatu ondorengo prezioa
  • Kopurua
  • Kobratutako aduana-zergak eta inportazio-zergak
  • Zure tokiko zerga-erregistroko zenbakia, balio txikiko salgaien zerga kobratzen ari bazara

Eguneratu zure bidalketa-gidalerroak eta jakinarazpenak

Ordainketa-prozesuan aduana-zergak eta inportazio-zergak kobratzea aktibatutakoan, eguneratu bidalketa-gidalerroak eta jakinarazpen-txantiloiak bezeroek nazioarteko salmenten gidalerroak eta zordunketak zeintzuk diren jakin dezaten.

Shopify-ko administratzailean bidalketa-gidalerroak eguneratzeko, joan hona: Ezarpenak > Gidalerroak.

Lehenetsitako Eskaeraren berrespena eta Eskaeraren diru-itzultzea mezu elektronikoen txantiloiak erabiltzen badituzu, mezu elektronikoak automatikoki eguneratuko dira Aduana-zergak lerroko elementua sartzeko eta ez duzu aldaketarik egin beharrik izango. Eskaeraren berrespena eta Eskaeraren diru-itzultzea mezu elektronikoen txantiloiak pertsonalizatu badituzu, aldiz, kodea gehi dezakezu jakinarazpen-txantiloietan Aduana-zergak lerroa gehitzeko.

Iraupen laburreko salmentetarako prestatzea

Iraupen laburreko salmentak egiten badituzu, baloratu aduana-zergak eta inportazio-zergak ordainketa-prozesuan biltzeko aukera desgaitzea salmenta amaitu arte. Salmentan zehar aduana-zergak eta inportazio-zergak ordainketa-prozesuan biltzea erabakitzen baduzu, berrikusi salmentako produktuak, HS kodeak, jatorrizko herrialdea edo eskualdea eta produktu-kategoria zehaztuta dituztela egiaztatzeko. Salmentako produktuetan eremu horiek beteta daudela egiaztatzeak aduana-zergen eta inportazio-zergen kostuak kalkulatzen lagunduko dizu.

Diru-itzultzeak kudeatzea

Zure esku dago aduana-zergen eta inportazio-zergen diru-itzultzeak nola kudeatu. Aduana-zergen eta inportazio-zergen diru-itzultzeak eskaintzea erabakiz gero, kontuan izan hau:

  • Oraindik osatu gabe dagoen eskaera baten dirua itzultzen baduzu, aduana-zergak eta inportazio-zergak itzul diezazkiokezu bezeroari.
  • Dagoeneko osatu den eskaera baten dirua itzultzen baduzu, aduana-zergak eta inportazio-zergak bezeroari itzul diezazkiokezu. Dena den, garraiolariak ez dizkizu itzuliko EOAZ etiketak erosteko erabilitako funtsak.

Inportazio-zerga ordaindu den eskaera baten dirua itzultzean, zerga hori beste aduana-tasen bereizita itzuli nahi duzun erabaki dezakezu. Baliteke inportazio-zergaren diru-itzultzea atxiki nahi izatea, bidalitako funtsak ezin badira berreskuratu aduana-agentziaren bidez eta bezeroaren kostu hori zure gain hartu nahi ez baduzu.

Gogoratu eskaeraren dirua osorik itzultzea dela bezero batek bere ordainketa-hornitzaileari erreklamazioa aurkeztea saihesteko modu bakarra.