Hasteko

Zer produktu salduko dituzun eta zure dendak zer itxura izango duen dira dendarentzat hartuko dituzun bi erabaki garrantzitsuenak. Hasteko, gehitu lehen produktua, probatu hainbat gai zein bistaratzen den hobeto erabakitzeko eta, ondoren, konfiguratu dendaren domeinua.

Gehitu zure lehen produktua

Produktuak zuzenean gehitu eta egunera ditzakezu Shopify-ko administratzaileko Produktuak orritik. Zer produktu saldu ez badakizu, irakurri Shopify bloga ideiak lortzeko.

Urratsak:

Mahaigaina
  1. Shopify-ko administratzailean, joan Produktuak atalera.

  2. Produktuak orrian, sakatu Gehitu produktua.

  3. Idatzi produktuaren izenburua, baita bestelako xehetasun batzuk ere.

  4. Sakatu Gorde.

Mugikorra
  1. Shopify aplikazioan, sakatu Products ikonoa .
  2. Sakatu Plus circle ikonoa.
  1. Idatzi produktuaren izenburua, baita bestelako xehetasun batzuk ere.
  2. Sakatu Gorde edo ✓.

Aukeratu gai bat

Hasten laguntzeko, administratzaileko Gaiak orrian lehenetsitako gai bat dago konfiguratuta Shopify kontu bat irekitzen duzunerako. Sareko dendarako beste gai bat pertsonalizatu nahi baduzu, administratzailean gehitu beharko duzu.

Sareko dendarako gai bat gehitzeko:

Gehitu doako gai bat administratzailetik

Doako gaiak Shopify-k garatutakoak dira. Doako gaiak pertsonalizatzen laguntzeko ardura Shopify-k du.

Urratsak:

Mahaigaina
  1. Shopify-ko administratzailean, joan Sareko denda atalera.

  2. Orriaren behealdean dagoen Doako gaiak atalean, sakatu Arakatu doako gaiak. Doako gai guztiak biltzen dituen leiho bat bistaratuko da.

  3. Sakatu edozein gai bere eginbideei buruz irakurtzeko eta eskuragarri dauden gai-estiloak aurreikusteko.

  4. Sakatu gaiaren Gehitu botoia. Gaia zure administratzaileko Gaiak orrira gehituko da.

Mugikorra
  1. Shopify aplikazioan, sakatu Menu ikonoa.

  2. Salmenta-kanalak atalean, sakatu Sareko denda > Kudeatu gai guztiak.

  3. Orriaren behealdean dagoen Doako gaiak atalean, sakatu Arakatu doako gaiak. Doako gai guztiak biltzen dituen leiho bat bistaratuko da.

  4. Sakatu edozein gai bere eginbideei buruz irakurtzeko eta eskuragarri dauden gai-estiloak aurreikusteko.

  5. Sakatu gaiaren Gehitu botoia. Gaia zure administratzaileko Gaiak orrira gehituko da.

Gehitu Theme Store dendako gai bat

Ordainpeko gaiak hirugarrenen diseinatzaileek garatutakoak dira. Hirugarrenen gaiak pertsonalizatzen laguntzeko ardura gai-diseinatzailearena da.

Urratsak:

  1. Bisitatu Shopify Theme Store eta aukeratu gai bat. Oraindik doako probaldian bazaude, aukeratu doako gai bat zordunketarik ez ordaintzeko.
  2. Doako gai bat aukeratu baduzu, sakatu Gehitu gaia edo Hasi gai honekin. Ordainpeko gai bat aukeratu baduzu, sakatu Erosi gaia hura erosteko. Ordainpeko gaiak itzulezinak dira. Zure beharretara egokitzen direla ziurtatzeko, ordainpeko gai bat proba dezakezu erosi aurretik.
  3. Ordainpeko gaien kasuan, sakatu Onetsi zordunketa ordainketa onesteko. Gaia administratzaileko Gaiak orrira gehituko da.

Probatu ordainpeko gai bat zure dendan

Erosteko konpromisoa hartu aurretik, ordainpeko gai bat proba dezakezu, zure produktuekin, markaren koloreekin eta estiloarekin nola ikusten den aurreikusteko. Gai bat aurreikusten duzunean, pertsonalizazioak egin ditzakezu gai-editorea erabiliz. Egindako aldaketak gorde egingo dira gaia erosterakoan. Gehienez 19 ordainpeko gai aurreikus ditzakezu erosi aurretik, gai ezberdinak alderatzeko.

Urratsak:

  1. Bisitatu Shopify Theme Store eta aukeratu ordainpeko gai bat.
  2. Sakatu Probatu gaia. Gaiaren aurreikuspen bat kargatuko da sareko dendarako. Orriaren behealdeko tresna-barran, hiru botoi daude: Itxi aurreikuspena, Erosi gaia eta Editatu gaia.
  3. Egin hauetako bat:
    • Gaiaren aurreikuspena gelditzeko, sakatu Itxi aurreikuspena.
    • Gaia erosteko, sakatu Erosi gaia.
    • Gai-editorea erabiliz gaiaren ezarpenak aldatzeko, sakatu Editatu gaia.

Ordainpeko gaia administratzaileko Gaiak orrian gehituko da, nahiz eta ez erostea erabaki. Probatzen ari zaren ordainpeko gaiek Gai-probaldia etiketa izango dute.

Konfiguratu dendarako domeinu bat

Dendaren domeinua bezeroek zure sareko denda aurkitzeko erabiltzen duten URL edo webgune-helbidea da. Dendarako domeinu berri bat eros dezakezu edo lehendik dagoen bat transferi dezakezu.

Erosi domeinu berri bat Shopify-n

  1. Erosi domeinua Shopify-ren bidez.
  2. Aktibatu berritze automatikoa, domeinuaren erregistroa nahi gabe iraungi ez dadin.
  3. Ezarri zure Shopify domeinua domeinu nagusi gisa, bezeroei beren arakatzailean, bilaketa-emaitzetan eta sare sozialetan bistaratuko zaien domeinua izan dadin.
  4. Konfiguratu mezu elektronikoen birbidalketa, bezeroek mezu elektroniko bat bidali ahal diezazuten zure @mycustomdomain.com helbidera.
  5. Bidali bizpahiru probako mezu elektroniko zeure buruari bezeroen kontsultak jaso ditzakezula ziurtatzeko.

Erosi domeinu berri bat hirugarrenen hornitzaile bati

  1. Erosi zure domeinu pertsonalizatua hirugarrenen hornitzaile bati.
  2. Jarraitu domeinu pertsonalizatuetarako argibideak zure erroko domeinua eta azpidomeinuak konfiguratzeko.
    • Domeinua Google Domains, GoDaddy edo IONOSen erosi baduzu, konektatu domeinua automatikoki.
    • Domeinua beste domeinu-hornitzaile bati erosi badiozu eta haien eskakizunak badituzu, konektatu domeinua eskuz.
  3. Konfiguratu domeinu nagusia, bezeroei beren arakatzailean, bilaketa-emaitzetan eta sare sozialetan bistaratuko zaien domeinua izan dadin.
  4. Konfiguratu posta elektronikoaren ostatatzea, bezeroek zure domeinu pertsonalizatuko helbidera mezu elektronikoak bidali ahal izan diezazkizuten.

Transferitu lehendik dagoen domeinu bat

Lehendik dagoen domeinu bat zure Shopify-ko dendan erabiltzeko transferitu nahi baduzu, jarraitu urrats hauek.

Hurrengo urratsak

Zure lehen produktuak gehitu, gai bat aukeratu eta domeinu bat konfiguratu ondoren, denda konfiguratzen jarraitzeko garaia da.