Zure hornitzaileei ordaintzea Shopify Collective aplikazioan
Bezero batek zure dendan eskaera bat egiten duenean, eskaera horren ordainketa osoa jasotzen duzu. Ordainketa horretatik, zure hornitzaileari saldutako produktuaren kostua eta bidalketaren kostua ordaindu behar dizkiozu.
Orri honetan
- Shopify Collective-ren ordainketa automatikoak
- Konektatutako hornitzaileekin ordainketa automatikoak erabiltzeko baldintzak
- Zeure denden artean Shopify Collective-ren ordainketa automatikoak erabiltzeko jarraibideak
- Aktibatu ordainketa automatikoak hornitzaile batekin
- Desaktibatu ordainketa automatikoak hornitzaile batekin
- Ikusi zure Shopify Collective-ren ordainketak
- Nola jokatu funts nahikorik ez dagoenean
Shopify Collective-ren ordainketa automatikoak
Collective-ren hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzu, ordainketa automatikoak aktibatu egingo dira Shopify Collective instalatzean. Hori da produktuak eta bidalketa hornitzaileei ordaintzeko gomendatutako modua. Shopify Collective-ren ordainketa automatikoen funtzioa erabiltzeak ez du aparteko zordunketarik eragiten.
Zuretzat eta zure hornitzailearentzat Shopify Collective-n ordainketa automatikoak aktibatuta daudenean, saltzen duzun edozein Shopify Collective produkturen kostu-prezioa automatikoki zorduntzen da zure Shopify Payments-eko saldotik. Ondoren, funtsak automatikoki transferitzen dira zure hornitzailearen Shopify Payments kontura, hark eskaera osatuta gisa markatzen duenean.
Shopify Collective-ren ordainketak ikusi eta haien jarraipena egin dezakezu zuzenean Shopify Collective aplikazioan.
Hornitzaile batekin ordainketa automatikoak desaktibatzen badituzu, zure ardura da hari erositako produktuen kostua nola ordainduko diozun adostea. Esaterako, hornitzaileak faktura bat bidal diezazuke.
Konektatutako hornitzaileekin ordainketa automatikoak erabiltzeko baldintzak
Konexio berri batekin ordainketa automatikoak erabiltzeko, zuk zein hornitzaileak honako irizpide guztiak bete behar dituzue:
- Bi dendek onartutako herrialde berean egon behar dute, eta onartutako dibisa bera erabili behar dute.
- Bi dendek Shopify Payments konfiguratuta eduki behar dute haien dendaren herrialdeko eskualde berean.
- Bi dendek Shopify Payments kontu bana izan behar dute denda dagoen herrialde bererako.
Zeure denden artean Shopify Collective-ren ordainketa automatikoak erabiltzeko jarraibideak
Shopify Collective txikizkari eta hornitzaile gisa erabiltzen baduzu, ordainketa automatikoak erabil ditzakezu zurea den denda hornitzaileari eskaerengatik ordaintzeko. Funts guztiak bidaltzeko (ordainketa-tarifak kenduta), ezarri % 0eko deskontua; funtsen portzentaje zehatz bat bidaltzeko, berriz, gehitu deskontu-portzentaje desberdin bat.
Zure jabetzakoa ez den denda hornitzaile batekin ordainketa automatikoek nola funtzionatzen duten ikusita, funtsak berehala jasoko dira eta atxikita mantenduko dira eskaera bidali arte. Zure denden artean ordainketa automatikoak desaktiba ditzakezu, zure txikizkako dendatik ez dadin funtsik kendu zure denda hornitzaileari ordaintzeko, eta ordainketa bidalketaren zain gera ez dadin.
Aktibatu ordainketa automatikoak hornitzaile batekin
Collective aplikazioa erabiltzeko hautagarria bazara, ikus dezakezu zein hornitzaileri ordaintzen diezun ordainketa automatikoak erabiliz.
Ordainketa automatikoak aktibatu ditzakezu hornitzaile batekin zuzenean Collective aplikaziotik, eta hornitzaileak mezu elektroniko baten bidez jasoko du aldaketaren berri.
Urratsak:
Zure Shopify-ko administratzailean, joan Aplikazioak > Collective atalera.
Egin klik Hornitzaileak aukeran.
Ordainketa automatikoak zutabean, ikusi hornitzaile bakoitzarekin ordainketa automatikoak aktibatuta ala desaktibatuta dauden.
Hornitzaile batekin ordainketa automatikoak aktibatzeko, egin klik dagokion hornitzailean.
Ordainketak atalean, aktibatu Ordainketa automatikoak botoia.
Elkarrizketa-koadroan, egin klik Aktibatu aukeran.
Desaktibatu ordainketa automatikoak hornitzaile batekin
Hornitzaileek soilik desaktibatu ditzakete ordainketa automatikoak, aktibatuta daudenean. Jarri haiekin harremanetan zuzenean hori eskatzeko.
Ikusi zure Shopify Collective-ren ordainketak
Zure Shopify Collective ordainketak Shopify Collective aplikazioaren Ordainketak orrian ikus ditzakezu. Errenkada bakoitzak eskaera bateko hornitzaile baten ordainketa-xehetasunak erakusten ditu. Hornitzaile anitz dituzten eskaerek errenkada bereizi bat dute hornitzaile bakoitzeko.
Zure ordainketen inguruko informazio hau ikus dezakezu:
- Eskaera-data
- Eskaera-zenbakia
- Hornitzailea
- Ordainketa-egoera
- Produktuaren marjina garbia; hau da, txikizkako prezioari deskontuak, diru-itzultzeak eta eskaerako hornitzaile horren produktuen kostu-prezioa kenduta lortzen den zenbatekoa, bidalketak eta zergak kanpo utzita.
- Hornitzailearen ordainketa; hau da, produktuen, bidalketen eta dagozkien zergen ordainketa-zenbatekoa, diru-itzultzeak eta ezeztapenak kontuan hartuta doitua.
Egiaztatu ordainketa-egoera hornitzailearen ordainketa burutu dela berresteko.
Produktuaren marjina garbiak 24 ordu ere behar izan ditzake eguneratzeko. Eskaera batek eskuzko diru-itzultze bat badu, ezingo da erakutsi haren produktuaren marjina garbia.
Hautatutako data-tarterako mozkin gordina ere ikus dezakezu Mozkin gordina laburpenean. Mozkin gordina zure salmenta garbiei produktuen kostuak (itzulketen eta diru-itzultzeen ondoren) kenduta lortzen den emaitza da. Ez ditu barne hartzen zergak, ezta zuk edo zure bezeroak ordaindutako bidalketa-kostuak ere.
Gainera, Shopify Collective-ren ordainketak zure dendako ordainketa guztiekin batera ikus ditzakezu zure Shopify-ko administratzailean.
Urratsak:
Zure Shopify-ko administratzailean, joan Aplikazioak > Collective atalera.
Egin klik Ordainketak aukeran.
Eskaeren ordainketak atalean, ikusi Shopify Collective-ren ordainketak.
Nola jokatu funts nahikorik ez dagoenean
Batzuetan litekeena da zure Shopify Payments-eko saldoan ez egotea funts nahikorik Shopify Collective-n zure hornitzaileei ordaintzeko. Egoera hauetan gerta daiteke:
- Zure bezeroek ordezko ordainketa-metodoak (adibidez, PayPal) erabiliz ordaintzen dutenean, funts horiek ez daudelako eskuragarri zure Shopify Payments-eko saldoan.
- Zure Shopify Payments ordainketak ohikoak direnean; adibidez, ordainketak egunero jasotzen badituzu, hornitzaileei ordaintzeko dauzkazun funtsak txikiagoak izango dira.
- Shopify Payments ordainketa baten ondoren diru-itzultze edo zordunketa-itzultze asko izan dituzunean.
Zer gertatzen den funts nahikorik ez dagoenean
Collective-k ezin duenean zure Shopify Payments-eko saldoa zordundu hornitzaile bati ordaintzeko, egoera hauek gertatzen dira:
- Birsaiakera automatikoak: Collective automatikoki saiatzen da ordainketa kobratzen lortu arte. Ez duzu ezer egin behar.
- Hornitzaileen eskaerak "Ordainketa zain" gisa bistaratzen dira: Eskaerak ordaindu gabe daudela agertuko zaizkio hornitzaileari, zure kontuko zordunketa behar bezala egin arte.
- Hornitzaileek eskaerak osatzea atzera dezakete: Hornitzaile batzuk ordainketa-berrespenaren zain egon daitezke eskaerak bidali aurretik.
Nola saihestu funts nahikorik ez egotea
Ordainketen atzerapenak saihesteko eta bezeroen eskaerak garaiz osatuko direla ziurtatzeko, kontuan hartu urrats hauek:
- Doitu ordainketen programazioa: Ezarri Shopify Payments bidezko ordainketen maiztasuna astero edo hilabetero izateko, egunero izan beharrean. Horrela, saldo handiagoa egongo da erabilgarri Collective-ren ordainketetarako. Lortu ordainketen programazioa aldatzeari buruzko informazioa.
- Erabili Shopify Payments ordainketa-prozesuan: Shopify Payments erabiliz ordaintzen diren eskaeretako funtsak berehala egongo dira erabilgarri Collective-ko zordunketetarako. PayPal eta antzeko ordezko ordainketa-metodoek ez diote gehitzen funtsik zure Shopify Payments-eko saldoari.
- Minimizatu diru-itzultzeak eta zordunketa-itzultzeak: Horiek eskuragarri duzun Shopify Payments-eko saldoa murriztu dezakete eta atzerapenak eragin ditzakete Collective-ko hornitzaileei egin beharreko ordainketetan.
Zer esan hornitzaileei funts nahikorik ez duzunean
Baliteke hornitzaile batzuek eskaerak ordainketa baieztatu aurretik osatzea, bezeroentzako bidalketa azkarra bermatzeko. Hornitzaile bat zurekin harremanetan jartzen bada eskaera baten egoera Ordainketa zain dela ikusi duelako, esaiozu Shopify Payments-eko saldoa betetzen ari dela eta horrek lanegun batzuk har ditzakeela. Collective-ren zordunketa ongi egiten denean, eskaeraren egoera Ordainduta izango da eskaeraren xehetasunen orrian.