Facebook eta Instagram by Meta konfiguratzea
Facebooken saltzen hasi edo Shopify-n Facebookeko iragarki-kanpainak sortu aurretik, Facebook eta Instagram by Meta konfiguratu behar duzu.
Facebook eta Instagram by Metak produktuen katalogo bakarra du Facebook Shop, Instagram Shopping eta Facebook Marketing-erako.
Facebook eta Instagram by Meta salmenta-kanala da, ez aplikazioa. Instalatu ondoren, Shopify-ko administratzaileko Salmenta-kanalak atalean agertuko da, eta ez Ezarpenak > Aplikazioak atalean. Kanala kendu behar baduzu, kontsultatu Salmenta-kanalak kudeatzea.
Orrialde honetan
- Instalatu eta konfiguratu Facebook eta Instagram by Meta
- Langileak gehitzea Facebook eta Instagram by Meta-n
- Facebook eta Instagram by Meta baimentzea zure Facebook konturako
- Facebookeko funtzioak eta baimenak ulertzea
- Laguntza gehigarria Meta Business-en Laguntza-zentroan
- Hasierako prestakuntzako errore-mezuak
Instalatu eta konfiguratu Facebook eta Instagram by Meta
Urratsak:
Mahaigaina
Shopify-ko administratzailean, joan Ezarpenak > Salmenta-kanalak atalera.
Egin klik Shopify App Store aukeran.
Hala badagokio, hasi saioa Shopify App Store dendan jarraitzeko.
Shopify App Store-n, bilatu Facebook salmenta-kanalari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Egin klik Gehitu kanala edo Gehitu aplikazioa aukeran.
Egin klik Hasi konfigurazioa aukeran lehenik instalatu nahi duzun eginbidean.
Egin klik Konektatu kontua aukeran.
Hasi saioa zure Facebook kontuan.
Konektatu nahi dituzun eginbideak konfiguratzeko beharrezkoak diren Facebookeko aktiboak.
Onartu zehaztapenak eta baldintzak.
Egin klik Amaitu konfigurazioa aukeran.
Mugikorra
Shopify aplikazioan, sakatu
ikonoa.
Sakatu Salmenta-kanalak.
Gehitu salmenta-kanala pantailan, sakatu Facebook.
Sakatu Gehitu Facebook.
Sakatu Hasi konfigurazioa, lehenik instalatu nahi duzun eginbidean.
Sakatu Konektatu kontua.
Hasi saioa zure Facebook kontuan.
Konektatu nahi dituzun eginbideak konfiguratzeko beharrezkoak diren Facebookeko aktiboak.
Onartu zehaztapenak eta baldintzak.
Sakatu Amaitu konfigurazioa.
Facebook eta Instagram by Meta-n eginbide bat konfiguratu ondoren, konektatzen dituzun Metaren enpresa-aktiboak osatuta geratuko dira eginbide gehigarriak konfiguratzeko. Baliteke eginbide jakin batzuen konfigurazioa osatzeko aktibo gehigarriren bat behar izatea, hala nola iragarki-kontu bat.
Facebook eta Instagram by Meta-ren eginbideak konfiguratzeari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, kontsultatu hau:
Langileak gehitzea Facebook eta Instagram by Meta-n
Langileek kanala euren Shopify-ko administratzailean konfiguratzen badute, gainerako langile guztiei erakutsiko zaie Facebook eta Instagram by Meta, baina ez da konektatuta gisa agertuko.
Langileek Facebook eta Instagram by Meta erabili behar badute, orduan Facebook eta Instagram by Meta-ra konektatu beharko dute beren Shopify-ko administratzailean, euren Facebook kontua erabilita. Langilearen Facebook kontuak Shopify-ko dendari lotutako negozio-zorroaren eta Facebook orriaren kontrol osoa izan behar du, Facebook eta Instagram by Meta-ra behar bezala konektatu ahal izateko.
Facebook eta Instagram by Meta baimentzea zure Facebook konturako
Facebook eta Instagram by Meta konfiguratzen duzunean, Shopifyri zure enpresaren Facebook orri bat eta negozio-zorro bat atzitzeko baimena ematen diozu. Facebook orria zure Facebook kontu pertsonalari konektatzen zaio, baina Shopify-k zure Facebook kontu pertsonaleko informazioa Facebook orrira eta negozio-zorrora sartzeko soilik erabiltzen du.
Facebookeko funtzioak eta baimenak ulertzea
Facebooken orri baten eta negozio-zorro baten kontrol osoa behar duzu Facebooken ezarpen guztiak atzitu eta aldaketa jakin batzuk egin aurretik. Orriek eta negozio-zorroek kontuen baimen bereiziak dituzte; hau da, horietako bakoitzaren kontrol osoa behar duzu. Facebook eta Instagram by Meta-n hautatzen duzun negozio-zorroak Facebook orriaren jabea izan behar du hasierako prestakuntzan zehar. Facebook orria beste negozio-zorro batena bada, orduan Facebook orria ez da agertuko konektatzeko aukera gisa. Ezin baduzu nahi duzun Facebook orri bat konektatu, egiaztatu konektatzen ari zaren negozio-zorroa Facebook orriaren jabea dela, edo saiatu beste negozio-zorro bat konektatzen.
Meta Business-en Laguntza-zentroan Facebookeko funtzioen eta baimenen ikuspegi orokor bat eta baliabide gehiagotara daramatzaten estekak aurki ditzakezu.
Laguntza gehigarria Meta Business-en Laguntza-zentroan
Facebook-eko kontuaren konfigurazioko arazoak konpontzeko laguntza behar baduzu, berrikusi Meta Business-en Laguntza-zentroko artikulu hauek:
- Facebook-eko orrien funtzioak kudeatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Eman, editatu edo kendu Facebook-eko orriaren sarbidea
- Meta-ko publizitate-kontuko baimenak aldatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Nola gehitu jendea iragarki-kontura Meta-ren Iragarkien kudeatzailean.
- Facebook Business Manager konfiguratzeri buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Sortu negozio-zorroa Meta Business Suite-n eta Business Manager-en.
- Negozio-zorro bati ordainketa-metodo bat gehitzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Gehitu ordainketa-metodo bat Meta Business Suite-n edo Business Manager-en.
- Iragarki-konturako gastu-mugak gehitu edo aldatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Ezarri iragarki-kontuaren gastu-muga.
Hasierako prestakuntzako errore-mezuak
Facebook and Instagram by Meta instalatzen duzunean, baliteke hasierako prestakuntzako errore-mezu bat jasotzea. Atal honek errore-mezu zehatzen xehetasunak eta konpontzeko urrats posibleak biltzen ditu, baina, lehenik, gogoeta hauek berrikusi beharko zenituzke:
- Baliteke arazoa une honetan gertatzen ari den intzidentzia batekin lotuta egotea; hori egiaztatzeko, joan Shopify Status orrira.
- Facebook and Instagram by Meta erabiltzeko onespena soilik Meta-k eman diezazuke.
- Meta da Facebook and Instagram by Meta-ren mantentze-lanen arduraduna; beraz, Shopify-k informazio mugatua du hasierako prestakuntzako erroreei buruz.
- Baliteke arazoa konpondu ahal izatea arazoak lokalean konpontzeko urratsak jarraituta.
Berrikusi Shopify-ko administratzailean Facebook and Instagram by Meta konfiguratzean jaso ditzakezun errore-mezuak, bai eta arazoa konpontzeko eman ditzakezun urratsak ere.
Oraindik laguntza behar baduzu, erabili zure Facebook & Instagram kanaleko Eskatu laguntza esteka.
Hautagarritasunari eta baimenei buruzko mezuak
Berrikusi aurki ditzakezun hautagarritasunari eta baimenei buruzko mezu hauek.
Eskaera ez da osatu. Aldibereko arazo bat gertatu da zure eskaera osatzen saiatzean. Saiatu berriro geroago
Berrikusi eta baieztatu Facebook-eko baimen egokiak dituzula, eta saiatu berriro Konfiguratu denda urratsak osatzen.
Facebook-eko kontu hau murriztuta dago. Ezin duzu dendarik edo katalogorik konfiguratu une honetan
Berrikusi Meta-ren gida Murriztutako kontuen arazoak konpontzeari buruz.
Ezin da hautatu kontu hori, ez baitu presentzia finkorik Instagramen. Saiatu berriro kontuak jarduera handiagoa duenean, edo hautatu beste bat
Baliteke erlazionatutako beste errore-mezu hau ere jasotzea: 'Ezin da konektatu aktibo hau. Kontuaren presentzia'.
Zure Facebook-eko kontuak eta orriak nahiz Instagram-eko kontu profesionalak fidagarritasuna erakutsi behar dute, besteak beste, benetako presentzia finko baten bidez. Horren barruan sartu ohi da jarraitzaile-kopuru nahikoa izatea ere. Berrikusi Instagram-en gida Merkataritzako hautagarritasun-baldintzei buruz.
Ezin da hautatu kontu hori, ez zarelako enpresa-kontuaren administratzailea. Hautatu beste aktibo bat edo eskatu administratzaileari baimenak eguneratzeko
Berrikusi Meta-ren gida Pertsona baten negozio-zorroko edo enpresa-aktiboko sarbidea eta baimenak aldatzeari buruz. Shopify-ko administratzailean konektatu nahi duzun Facebook-eko orrirako edo Instagram-eko konturako baimen-maila egokiak izan behar dituzu.
Ezin izan da sortu denda. Hautatutako Instagram-eko kontuak ez ditu betetzen Facebook-eko merkataritzaren baldintzak
Berrikusi Instagram-en gida Merkataritzako hautagarritasun-baldintzei buruz, zure kontuak enpresa gisa Facebook eta Instagramen saltzeko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko.
Ezin da hautatu Facebook-eko orri edo Instagram-eko kontu hau, berrikuste-fasean dagoen edo gure saltzaile-gidalerroak betetzen ez dituen denda bati lotuta dagoelako. Kontuaren kalitate-arazoak berrikusi eta konpondu ondoren saia zaitezke berriro
Berrikusi Meta-ren gida Merkataritzako hautagarritasun-baldintzei buruz eta Instagram-en gida Merkataritzako hautagarritasun-baldintzei buruz.
Facebook-eko kontu honek ez ditu betetzen konfiguratzeko baldintzak. Zure eskualdean ez dugu eskaintzen denda edo katalogoa konfiguratzeko aukerarik
Egiaztatu Facebook eta Instagrameko dendetarako onartutako herrialde batean zaudela.
Kontuen eta aktiboen mezuak
Aktibo hau beste denda batera konektatuta dago jada
Baliteke erlazionatutako beste errore-mezu hau ere jasotzea: 'Ezin da hautatu Facebook-eko orria/Instagram-eko kontua, dagoeneko beste Shopify-ko denda batera konektatuta dagoelako. Deskonekta dezakezu Facebook-eko orria/Instagram-eko kontua uneko Shopify-ko dendatik, eta gero saiatu berriro hautatzen'.
Egiaztatu Facebook-eko orria edo Instagram-eko kontua konektatuta egon daitekeen beste Shopify-ko dendarik duzun. Izan dezakezun beste Shopify-ko denda baten URLa gogoratzen ez baduzu, dendaren izena eta helbidea berreskura ditzakezu.
Zure Shopify-ko denda honi konektatuta dago: [name]
Sakatu errore-mezuko jarri gurekin harremanetan esteka.
Ezin da erabili zure webgunea. [name].myshopify.com beste enpresa batek erabiltzen du jada. Akats bat egon dela uste baduzu, beste berrikuspen bat eska dezakezu
Zure myshopify.com domeinua beste negozio-zorro bati lotuta dagoenean bistaratzen da errore hori.
Joan Business Manager-en ezarpenetara eta sakatu zure profilaren ikonoa. Egiaztatu duzun beste edozein negozio-zorro; kendu myshopify.com domeinua beste konturen bati lotuta badago, eta, ondoren, saiatu berriro hasierako prestakuntza-prozesua egiten, zure myshopify.com domeinua negozio-zorro egokiari lotzeko.
Kontuaren izena ez dago baimenduta. Commerce Manager kontu honetarako aukeratu duzun izena ez da baliozkoa. Aukeratu beste bat
Baliteke Commerce Manager kontuaren izena okerra izatea. Berrikusi Meta-ren gida Merkataritza-kontu bat Commerce Manager-en sortzeari buruz, xehetasun hauek barne:
- Merkataritza-kontuaren izenak zure enpresaren izen publikoarekin bat etorri behar du.
- Merkataritza-kontuaren izenak ezin du karaktere berezirik eduki.
- Merkataritza-kontuaren izenak ezin ditu 'facebook', 'ig' edo 'meta' hitzak eduki.
Zure merkataritza-kontuari izena aldatzen badiozu, saiatu berriro Shopify-ko administratzailean konektatzen.
Bestelako errore-mezuak
Nabigatzaile honetan Facebook-eko cookieak onartu?
Nabigatzaile honetan Facebook-eko cookieak onartu? mezuari Onartu guztiak sakatzean, baliteke elkarrizketa-koadroa berriz kargatzea. Probatu arazoak lokalean konpontzeko urratsak.
Kanalaren konfigurazioa ez da osatzen
Probatu arazoak lokalean konpontzeko urratsak.
Saio-hasiera desgaituta. Zure kontuaren segurtasunerako, desgaituta dago Facebook-en saioa hastea nabigatzaile kapsulatu batetik. Jarraitzeko, deskargatu Facebook-eko aplikazioa gailuan, hasi saioa bertan, eta saiatu berriro
Hori gertatzen da Shopify mugikorreko aplikazioa erabiltzen duzunean zure Facebook kontua Facebook & Instagram kanalean konektatzen saiatzeko; izan ere, Facebook-eko saio-hasierako autentifikazioa ez da onartzen Android-eko arakatzaile kapsulatuetan. Horren ordez, erabili mugikorreko edo mahaigaineko arakatzaile bat zure Facebook kontua Facebook & Instagram kanalean konektatzeko.
Ez duzu instalatu aplikazio hau
Mezu hori eta hari lotutako Something went wrong (Zerbait gaizki joan da) errorea Shopify eta Meta arteko baimena osatuta ez dagoenean edo berrezarri behar denean ager daitezke. Jarraitu urrats hauei konexioa berrezartzeko:
- Shopify-ko administratzailean, joan Salmenta-kanalak atalera eta kendu Facebook & Instagram.
- Zure enpresarekin konektatutako kontuaren Facebook-eko ezarpenetan, joan Business Integrations (Enpresen integrazioak) atalera eta kendu Shopify. Horrek berriro konektatzean baimen-token berri bat ematera behartzen du Meta.
- Ireki arakatzaile-leiho pribatu edo ezkutu bat eta hasi saioa Facebook-eko kontu bakarrean.
- Itzuli Shopify-ko administratzailera eta instalatu berriro Facebook & Instagram salmenta-kanala.
Urrats horiek arazoa konpontzen ez badute, erabili zure Facebook & Instagram kanaleko Get Support (Lortu laguntza) esteka Metarekin zuzenean harremanetan jartzeko.