PayPal Express Checkout
PayPal Express Checkout-ek hainbat metodoren bidez ordainketak onartzeko aukera ematen dizu; hala nola kreditu-txartelak, banku-kontuak, eroslearen kreditua edo PayPal-eko kontuen saldoak. PayPal Express Checkout Shopify-ko dendarekin konekta dezakezu, eta ordainketa-prozesu bizkortuaren konponbide gisa eskaini bezeroei.
Shopify-ko denda sortzean, PayPal Express Checkout-eko kontu bat jasotzen duzu automatikoki. Kontu hori konfiguratzeko, Shopify-k zure helbide elektronikoa eskatzen dizu, eta gero PayPal-ekin partekatzen du. Funtsezkoa da PayPal Express Checkout-eko kontuaren konfigurazioa ahalik eta lasterren amaitzea. PayPal Express Checkout ez erabiltzea erabakitzen baduzu, desaktibatu egin dezakezu Shopify-ko administratzailearen Ordainketak ezarpenetik, helbide elektronikoa publiko ez dadin.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, dendaren jabeak soilik edita dezake dendaren PayPal Express informazioa.