Shopify Payments Ameriketako Estatu Batuetarako

Shopify Payments erabil dezakezu Ameriketako Estatu Batuetan Shopify-ko dendako ordainketa-prozesuan askotariko ordainketa-metodoak onartzeko. Shopify Payments aktiba dezakezu Shopify-ko kontuaren konfigurazioa egitean. Baliteke informazio pertsonala eta negozioaren informazioa egiaztatu behar izatea. Lortu informazio gehiago Shopify Payments erabiltzean eskatzen den informazioari buruz.

Shopify Payments-ekin, ordainketen prozesamendua eta eskaeren kudeaketarako sistemak zuzenean kudeatzen dira Shopify-ko administratzailetik. Shopify Payments-ek bezeroen datuak babesten ditu, iruzurra hautemateko sistema eta enkriptatze-metodoak erabiliz, esaterako 3D Secure. Bezeroek Shopify Payments-ekin egindako txartel bidezko erosketen truke kobratuko zaizkizun ordainketen prozesamendu-tasak Shopify-ko kontuaren harpidetza-planaren araberakoak dira.

Ameriketako Estatu Batuetarako Shopify Payments-ek aukera ematen dizu kreditu- eta zordunketa-txartelen bidezko ordainketak nahiz ordainketa-prozesu bizkortuaren bidezkoak onartzeko. Tokiko ordainketa-metodoak ere onar ditzakezu, eskaerak ordaintzeko orduan bezeroei malgutasun handiagoa eskaintzeko.

Atal honetan