Shopify-ren betetze-txostenak ikustea
Shopify-k informazio-segurtasuneko estandarrak betetzen dituen ebaluatu ondoren sortutako txosten guztiak ikusteko, joan Laguntza-zentroko Betetze-txostenak orrira. Lortu informazio gehiago Shopify-ren segurtasunari buruz.
Orri honek Shopify-ren txostenen ikuspegi orokorra eskaintzen du.
Ordainketa txartelen sektorearen (PCI) txostenak
Ordainketa txartelen sektorearen datu-segurtasunerako irizpideak (PCI DSS) kreditu-txartelen informazioa gorde, prozesatu edo transmititzen duten erakundeentzako segurtasun-estandar bat da. Estandarra ordainketa-datuen inguruko kontrolak areagotzeko eta iruzurra murrizteko sortu zen. PCI txostenek erakundearen ebaluazioa eskaintzen dute, PCI Security Standards Council kontseiluak ezarritako PCI DSS eskakizunen arabera.
| Txostenaren izena | Deskribapena |
|---|---|
| PCI betetze-ziurtagiria (AoC) | AoC inprimakiaren bidez ziurtatzen ditu Shopify-k bere urteroko PCI DSS betetze-ebaluazioaren emaitzak, betetzeari buruzko txostenean (Report on Compliance) dokumentatu bezala. Shopify-k inprimaki hau berriro ematen du urteroko PCI DSS betetze-ebaluazio bakoitzaren ondoren. Txosten hori ikusteko, zure Shopify-ko kontuan saioa hasi beharko duzu. |
| PCI kanpoko ASV ahultasunen eskaneatze-betetzearen ziurtagiria (AoSC) | Hau da Shopify-ren hiruhilekoko Approved Scanning Vendor (ASV) eskaneatze-betetzearen ziurtagiria. Ziurtagiri berri bat argitaratzen da hiruhileko bakoitzean. |
Zerbitzu-erakundeen kontrolaren (SOC) txostenak
Zerbitzu-erakundeen kontrolaren (SOC) txostenek erakunde baten kontrolak ebaluatzen dituzte, pribatutasunari, prozesatzeko osotasunari, segurtasunari, erabilgarritasunari eta konfidentzialtasunari dagokienez. SOC txostenak Auditing Standards Board of the American Institute of Certified Public Accountants (AICPA) erakundeak finkatutako Trust Services Criteria (TSC) betetzeko sortzen dira.
| Txostenaren izena | Deskribapena |
|---|---|
| SOC 3 | SOC 3 txostenak Shopify-ren segurtasun- eta erabilgarritasun-babesak biltzen ditu, babes horien kanpoko auditoretzaren iritzi batekin batera. Txosten hori libreki parteka daiteke. |
| SOC 2 Type 2 | SOC 2 Type 2 txostenak Shopify-ren segurtasun- eta erabilgarritasun-babesak biltzen ditu, babes horien kanpoko auditoretzaren iritzi batekin batera. |
| SOC 2 zubi-gutuna | Shopify-k gutun hau jartzen du eskuragarri, SOC 2 txostenaren amaiera-dataren eta zubi-gutun hori ematen den dataren arteko aldia estaltzeko. |
| SOC 1 Type 2 | SOC 1 Type 2 txostenak merkatarien finantza-txostenekin erlazionatutako Shopify-ren babesak biltzen ditu, babes horien kanpoko auditoretzaren iritzi batekin batera. |
Lortu informazio gehiago PCI eta SOC txostenei buruz.