Shopify eta NFTak
Token ez-fungigarria (NFT, ingelesez) blockchain-ean erregistratutako identifikatzaile digital bakarra da, ondasun digitalen zein fisikoen jabetzaren froga gisa erabiltzen dena. NFTek modu publikoan egiaztatu daitezkeen datuak gorde ditzakete, jabetzari, transakzioen historiari eta jatorriari lotutakoak.
Blockchain-ak banatutako datu-baseak edo erregistro-sistemak dira, sare bateko hainbat ordenagailuk edo nodok kudeatutakoak. Transakzioak datu-bloketan gordetzen dira, eta ondoren sare osoak baieztatzen ditu. Datu-bloke horiek elkarrekin kateatzen dira partekatutako, fidagarria den eta itzulezina den gertaeren kronologia osatzeko.
Lortu informazio gehiago NFTei buruz, eta horiek nola erabil ditzakezun zure merkataritza-estrategian.
Hauek dira NFTen ezaugarri nagusietako batzuk:
| Ezaugarria | Deskribapena |
|---|---|
| Ez-fungigarria | AEBetako dolar bat ez bezala (fungigarria baita eta arazorik gabe ordeztu baitaiteke beste dolar batekin), NFT bakoitza token digital esklusibo bat da, eta ezin da zuzenean beste token digital batekin ordeztu. |
| Deszentralizatua | NFTak kontratu adimendunen bidez jaulkitzen dira; hau da, blockchain batean sortu eta inplementatzen diren arau-multzoa duten programen bidez. Kontratu adimendunen arauak aldez aurretik zehaztuta daude eta entitate zentralizatu baten beharrik gabe exekutatu daitezke; horrek giza erroreak edo asmo txarrak izateko arriskua murrizten du. |
| Itzulezina | NFT bat blockchain batean jaulkitzen denean, normalean ezin da aldatu, kontratu adimendunean espresuki onartzen ez bada. |
| Iraunkorra | Erregistro guztiak aldaezinak dira blockchain batean; horrek esan nahi du NFT bakoitzaren jatorria betiko erregistratzen dela blockchain batean. |
| Garatzen ari den teknologia | NFTen eta blockchain-aren teknologia berria izan ohi da jende askorentzat, zure bezero askorentzat barne. Ziurtatu behar duzu zure bezeroei NFTen inguruko informazioa ematen diezula eta NFTen erosketen inguruko itxaropen argiak ezartzen dituzula. Lortu informazio gehiago NFTen bezeroaren esperientziari buruz. |
Orri honetan
NFTen erabilera-kasuak zure Shopify-ko dendan
NFTak eta blockchain teknologia etengabe garatzen ari dira, eta haien eragin osoa eta erabilera-kasuak aztertzen ari dira oraindik. Gaur egun, arte digitalaren eta halako multimedia-edukien jabetza frogatzeko erabiltzen dira gehien NFTak, baina beste erabilera asko dituzte merkatarientzat zein bezeroentzat. Baliteke zure Shopify-ko dendan NFTak modu hauetan erabiltzea pentsatzea:
- Saldu NFTak zure Shopify-ko denda bidez.
- Eskaini doako NFTak zure bezeroak egindako erosketengatik, konpromisoagatik eta leialtasunagatik saritzeko.
- Eskaini produktu esklusiboak, deskontuak edo kaleratze berrietarako aldez aurreko sarbidea, zenbait NFTren jabetzan oinarrituta, token bidez mugatutako merkataritza erabiliz.
- Handitu publiko potentziala zure sareko denden edo aurrez aurreko ekitaldien bidez beste marka batzuekin egindako token bidez mugatutako kolaborazioei esker.
- Sortu bezeroen segmentuak NFTen jabetzan oinarrituta, marketin bidezko erosketa- eta atxikipen-kanpainak egiteko.
Lortu informazio gehiago honi buruz: zure Shopify-ko dendarako NFT estrategia bat sortzea.
Banatu NFTak Shopify Payments bidez
NFTen saltzaile baimendua izateak aukera ematen dizu lehen eskuko NFTen salmenta primarioak egiteko Shopify Payments erabiliz, zure Shopify-ko erakusleihoaren edo Storefront APIaren bidez. Salmenta primarioa NFTaren lehen salmenta da, hau da, zuk NFTa saltzen duzunean; orduan, jaulki eta zuzenean bezeroaren diru-zorroan entregatzen da.
Shopify Payments gaituta edukita, zure bezeroek NFTak ordain ditzakete zenbait ordainketa-metodo erabiliz (adibidez, kreditu-txartelak, Shop Pay eta ordainketa-prozesu bizkortuko beste metodo batzuk). NFTak saltzeko baimena eskatzeko interesa baduzu, aztertu beharko zenituzke Shopify Payments erabiliz NFTak saltzearekin lotutako arriskuak eta eskakizunak.
Zure Shopify-ko dendan NFTengatiko ordainketarik onartzeko asmorik ez baduzu, doako NFTak eskain diezazkiekezu bezeroei horren ordez.
Gaur egun, Shopify Payments bidezko NFTen salmenta eskualde hauetan onartzen da: Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Alemania, Irlanda, Italia, Japonia, Herbehereak, Espainia, Suedia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak.
Eskatu NFTak banatzeko baimena
Shopify Payments bidez NFTak saltzeko baimena eskatzeko, Shopify-ren NFTak banatzeko aplikazioen bazkide bat gehi diezaiokezu dendari. NFTak banatzeko aplikazioen bazkide bat gehitu ondoren, hautagarritasun-galdera batzuei erantzun beharko diezu, eta mezu bat jasoko duzu aplikazioan, baimena jaso duzun ala ez adierazteko.
Shopify Payments-ek ez ditu onartzen zenbait NFT mota eta banaketa-metodo, besteak beste:
- NFT merkatuak edota zu sortzailea edo jabea ez zaren NFTak birsaltzea.
- Bigarren mailako eskubideak edo erregaliak dituzten NFTak (adibidez, bezeroak bigarren mailako salmentetatik erregaliak irabaz ditzakeen NFT bat saltzea edo oparitzea).
- Staking sariak dituzten NFTak (adibidez, bezeroak tokenak pasiboki irabaz ditzakeen NFT bat saltzea edo oparitzea).
- Shopify Payments-en zerbitzu-baldintzak urratzen dituen edozein modutan erabiltzen edota gamifikatzen diren NFTak.
NFTak saldu eta jaulkitzea
Shopify bidezko NFTen saltzaile baimendua zaren aldetik, zure dendako Shopify Payments bidez gaitu ditzakezu lehen eskuko NFTen salmenta primarioak. Zure dendan kriptodibisen ordainketa-prozesatzaile bat ere gehi dezakezu, onartutako kriptodibisarekin egin ahal izateko NFTen ordainketak.
Zure Shopify-ko dendaren bidez NFTak saldu eta jaulkitzea Shopify-n beste edozein produktu saltzea bezalakoa da. NFTak ondasun digitalak direnez, bezeroen eskura egon daitezke erosi eta ia berehala.
Shopify-ren NFTak banatzeko aplikazioen bazkideen laguntzarekin, kontratu adimendunak eta zure NFTek ordezkatzen dituzten aktiboak defini ditzakezu zuk aukeratutako blockchain-erako. Zure Shopify-ko dendaren bidez NFTak saltzeko, ez duzu zertan izan behar kriptodibisen jabe, ezta kriptodibisen diru-zorrorik eduki behar ere.
Zure blockchain estrategia sortzeko laguntza behar baduzu, bisitatu Shopify-ren Plus Services bazkideen orria.
Eskaini doako NFTak bezeroei
NFTak saltzea zure dendarako diru-sarrera iturri berri bat izan badaiteke ere, bezeroei NFTak doan ere opari diezazkiekezu. Hona hemen zure dendan doako NFTak pizgarri gisa erabiltzeko moduen zenbait adibide:
- Saritu bezeroak egindako erosketengatik eta leialtasunagatik, haien erosketen zenbateko osoan oinarritutako NFT batekin.
- Eman benetakotasun-ziurtagiri bat edo NFT bidezko ordainagiri bat bezeroaren erosketarekin batera.
- Eman zure dendako token bidez mugatutako abantailetarako sarbidea doako NFTetarako marketin-kanpaina batean parte hartzen duten bezeroei.
- Eskaini doako NFTak marketineko erregistro-orri batean, aldez aurretik zure markarekin elkarreragin ez duten bezeroen publiko berri batengana iristeko.
Bezero bati doako NFT bat oparitzeko, haren diru-zorroaren helbidea bildu eta NFT bat jaulki eta entrega dezakezu NFTak banatzeko aplikazio baten bidez, edota bezeroa doako NFTak erreklamatzeko orri batera bideratu dezakezu.
Sortu doako NFTak erreklamatzeko orri bat
Erreklamazio-orri bat erabiliz, NFT bat bana dezakezu beste produktu batzuen erosketagatiko opari gisa, edo inolako erosketa-eskakizunik gabe. Doako NFTa mezu elektroniko edo beste marketin-kanal batzuen bidez jakinaraz diezaiekezu bezeroei. Zure dendarako NFTak erreklamatzeko orri bat sortu eta diseinatzeko, NFTak banatzeko aplikazioetako bazkide batekin lan egin dezakezu.
Bezeroak bere kriptodibisaren diru-zorroaren informazioa NFTak erreklamatzeko orrian eman ondoren, NFTa jaulki eta zuzenean haren diru-zorrora entregatzen da, NFTak banatzeko edo airdrop-ak egiteko aplikazioetako bazkide baten bidez. Bezeroak ez badu kriptodibisaren diru-zorrorik, hura jaulki eta entregatu aurretik diru-zorro bat sortzeko eskatuko zaio erreklamazio-orrian. Lortu informazio gehiago NFTen bezeroaren esperientziari buruz.
Token bidez mugatutako merkataritza
Token bidez mugatutako merkataritzak zure dendako produktu, deskontu edo bildumetarako sarbide esklusiboa eskaintzeko aukera ematen dizu NFT jakin bat duten bezeroei. Gainera, markak token bidezko mugak erabiltzen ari dira lankidetzak sortzeko, beste marka batzuek banatutako NFTetan oinarritutako produktu eta bilduma kolaboratiboen bidez. Lankidetza mota horiei esker, markek beren publiko potentziala handitu dezakete beren ohiko bezero-sareetatik haratago.
Shopify-ko token bidezko mugen aplikazioetako bazkideen laguntzarekin, abantaila hauek jasoko dituzten NFT jakin batzuk hauta ditzakezu:
- Zure sareko dendako bilduma, produktu eta deskontuetarako sarbide esklusiboa.
- Beste denda batzuekiko lankidetzen bidezko produktu eta bilduma kolaboratiboetarako sarbidea.
- Komunitatearen inplikaziorako kanaletarako sarbidea, besteak beste, Discord kanal eta komunitateetara, aurrez aurreko ekitaldietara, airdrop-etara eta txikizkako denden aktibazioetara.
Token bidez mugatutako merkataritza zure blockchain estrategiaren funtsezko zatia izan daiteke, bereziki komunitatea sortzeari, bezeroen atxikipenari eta diru-sarreren hazkundeari dagokienez. Shopify-ko aplikazioetako bazkideak etengabe ari dira integrazioak sortzen, zure NFTen jabe guztiei balio gehigarria eskaini ahal izateko, onartzen diren blockchain guztietan.
Token bidez mugatutako merkataritzaren esperientzia
NFTak bezeroaren kriptodibisaren diru-zorroan jabetzan eduki eta gordetzen dira, eta token bidez mugatzeko aplikazioak bezero potentzial batek beharrezko NFTak dituela balioztatzeko erabiltzen dira. Token bidez mugatzeko aplikazioak bezeroak beharrezko NFTak dituela baieztatu ondoren, bezeroak bilduma, produktu edo deskontu esklusiboa gehitu dezake bere saskian, eta eskaera osatu.
Zure dendarako token bidez mugatutako merkataritza gaitzeko, jarri harremanetan Shopify-ko token bidez mugatzeko aplikazioetako bazkideekin.
Hirugarrenen NFTen merkatuak
NFTen merkatuek NFTak jaulki eta saltzeko moduak eskaintzen dituzte. Merkatu horietara joan daitezke bezeroak bigarren mailako merkatuan NFTak erosi edo saltzera. Hala ere, negozioa merkatuan nabarmentzeko modu gutxiago daude, eta zure branding-aren, estatistiken edo bezeroen kudeaketaren gaineko kontrol mugatua duzu.
Hauek dira NFTak jaulki eta saltzeko erabil ditzakezun ohiko merkatu batzuk:
| Merkatua | Blockchain |
|---|---|
| Magic Eden | Hainbat blockchain |
| OpenSea | Hainbat blockchain |
| objkt | Tezos |
| Gaia | Flow |
Iraunkortasuna eta ingurumen-kezkak
Shopify-k blockchain-ekiko agnostikoa izan nahi du; horrek esan nahi du Shopify zurekin eta aplikazioetako bazkideekin elkarlanean aritzen dela edozein blockchain-etan integrazioak garatzeko.
NFTak merkataritzan aritzeko modu berri bat diren arren, oraindik badago kezka azpian dauden blockchain teknologiek izan dezaketen ingurumen-inpaktuaren inguruan. Ethereum bezalako blockchain ezagun batzuek energia-kontsumoa murrizteko lan egin dute blockchain teknologia garatzen doan heinean.
Energia-kontsumoari eta zure NFTei buruzko galderak egiteko, jarri harremanetan zurekin lanean ari den blockchain aplikazioko bazkidearekin.
Baliabide gehigarriak
NFTei buruzko informazio gehiago lortzeko, NFTen inguruko ohiko galderen orria eta Shopify-ren NFTen komunitateko argitalpena kontsulta ditzakezu.