Bezeroaren esperientzia
Baliteke bezeroek Shopify-ko denda bateko NFTekin eta token bidez mugatutako produktuekin interakzionatzea onura hauetaz gozatzeko:
- Desblokeatu eskaintza esklusiboak token bidez mugatutako merkataritzari edo gertaeretarako sarbideari esker.
- Erabili NFT bat kidetza-token gisa komunitate zehatz batzuetan parte hartzeko Discord, Twitter edo aurrez aurreko gertaeretan.
- Erabili NFT bat egiazkotasun-ziurtagiri gisa produktu digitaletarako nahiz fisikoetarako.
- Erosi NFTak bilduma-gai digital gisa.
NFTak eta blockchain sarea teknologia berriak izan ohi dira jende askorentzat, besteak beste, zure bezeroentzat ere. Bada, igurikipen argiak finkatu behar dizkiezu bezeroei NFTen erosketen inguruan. Horren barruan sartzen dira bezeroei zure NFTen inguruko ohiko galderak ematea, eskaerak osatzeko gidalerro zein itzultze-gidalerro argiak izatea, eta kontaktu-orri bat edukitzea.
Orri honetan
NFTak erostea
Zure Shopify-ko dendako beste edozein produkturekin bezala, bezero batek zure denda arakatu eta NFT bat gehitzen du bere saskian. Zure Shopify-ko dendaren bidez NFTak saltzeko baimena baduzu, bezeroek kreditu-txartel batekin ordaindu dezakete Shopify Payments bidez, edo onartutako kriptodibisa batekin kriptodibisen ordainketa-prozesatzaile baten bidez. Eskaera baieztatu ondoren, bezeroak ongi erosi du NFT bat zure dendan.
Eskaera osatu ondoren, bezeroak mezu elektroniko bat jasotzen du NFTa erreklamatzeko orri baterako esteka batekin. Bezeroak bere kriptodibisen zorroari buruzko informazioa NFTa erreklamatzeko orrian eman ondoren, NFTa sortu eta zuzenean haren zorroan entregatzen da. Prozesu hori zure NFTak banatzeko aplikazio-bazkideak gaitzen du.
Bezeroak kriptodibisen zorrorik ez badu, zorro bat sortzeko prozesuan gidatuko zaio NFTa erreklamatzeko orritik. Ondoren, NFTa sortu eta zuzenean haren zorroan entregatzen da.
Kriptodibisen zorroak
Bezero batek blockchain batekin elkarreragiteko, kriptodibisen zorro bat behar du. Elkarreragin horien artean, NFT bat erosi eta saltzea edo NFT baten jabetza egiaztatzea egon daitezke token bidez mugatutako merkataritzaren kasuan. Kriptodibisen zorroak eskuragarri daude mahaigainetan nahiz gailu mugikorretan.
Tradizionalki, bezeroek Shopify-ko denda batean saioa has dezakete haien kontuaren kredentzialak erabiliz (adibidez, mezu elektronikoa eta pasahitza), haien kontuaren informazioa eta iraganeko eskaerak ikusteko. Merkatari gisa, zure bezeroak eta haien interesak segmentatu ditzakezu haien eskaeren historiari esker, eta ondorio horien arabera marketin-estrategiak sortu.
Token bidez mugatutako merkataritzarekin, bezero batek bere kriptodibisen zorroa zure Shopify-ko dendara konekta dezake. Zure token bidez mugatzeko aplikazioak NFT zehatz baten jabetza egiaztatu ondoren, bezeroak sarbidea izango du eskaintzen ari zaren token bidez mugatutako produktura, deskontura edo beste abantailara. Bezero batek kriptodibisen zorroa zure dendara token bidez mugatzeko aplikazio baten bidez konektatzen duenean, informazioa partekatzen ari da zure dendarekin, esaterako, bildu dituen NFTak. Horrek zure bezeroen interesak ulertzen eta informazio hori erabiliz marketin-estrategiak sortzen lagun diezazuke.
Onartzen diren kriptodibisen zorroen adibideak dira hauek:
- Ethereum/Polygon saretarako Metamask
- Solana sarerako Phantom
- Tezos sarerako Kukai
- Flow sarerako Dapper
Blockchain elkarreragin guztietan, erabiltzaileari eskatzen zaio kriptodibisen zorroa aplikazio edo webgune batera konektatzea. Bezeroak transakzio guztiak baieztatu behar ditu prozesatu aurretik.
Kriptodibisen zorrori eta segurtasun-jardunbideei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Ledger bezalako hirugarrenen hornitzaileengandik, hau da, kriptodibisen segurtasun-soluzioen hornitzaile nagusiarengandik.