Shopify-ko NFTen inguruko ohiko galderak

Orri hau erabil dezakezu Shopify-ko NFTen inguruko ohiko galderen erantzunak aurkitzeko. NFTen inguruko ohiko galderen erantzunak lortzeak blockchain-aren eginbideak zure Shopify-ko dendarekin nola erabili ulertzen lagunduko dizu.

Baimendutako Shopify-ko NFTen saltzailea izan behar dut token bidez mugatutako merkataritza gaitzeko?

Token bidezko mugatzea merkatari guztien eskura dago beren Shopify-ko dendetan gaitzeko. Lortu informazio gehiago token bidez mugatzeko aplikazioei buruz.

Zure Shopify-ko dendaren bidez Shopify Payments erabilita NFT bat saltzeko, NFTen saltzaile baimendua izan behar duzu.

Nola lortu dezaket Shopify-n NFTak saltzeko baimena?

Onartzen den eskualde bateko Shopify-ko merkataria bazara, lehen eskuko NFTen baimendutako saltzaile izateko eska dezakezu, Shopify-ren aplikazio-bazkide sortzaileetako bat gaituz zure sareko dendan.

Lortu informazio gehiago zure Shopify-ko dendaren bidez NFTak banatzeko hautagarritasun-baldintzei buruz.

Baimendutako NFTen saltzailea izateak lehen eskuko NFTak saltzea ahalbidetzen du, Shopify Payments erabiliz, zure Shopify-ko erakusleihoaren edo Storefront API sistemaren bidez. NFTen bigarren mailako salmentak edo birsalmentak ez daude baimenduta.

Zein da lehen eta bigarren mailako salmenten arteko aldea?

Lehen mailako salmentak NFTaren lehen edota hasierako salmentak dira. Lehen mailako salmentaren adibide bat da NFTa merkatari batek sortu eta saltzen duenekoa, eta bezeroaren zorroan zuzenean igortzen duenekoa.

Bigarren mailako salmentak pertsonen arteko salmentak dira (peer-to-peer), normalean bigarren mailako merkatuetan gertatzen direnak.

Noiz onartuko da nire eskualdean Shopify Payments bidezko NFTen salmenta?

Shopify aktiboki ari da lanean NFTen salmenta-programa zabaltzeko. Ziurtatu aldian-aldian kontsultatzen duzula NFTak saltzeari buruzko laguntza-orria, eguneratzeen eta xehetasun berrien berri izateko.

Zein blockchain onartzen dira?

Lortu informazio gehiago Shopify-ren aplikazio-bazkideei eta horiek onartzen dituzten blockchain-ei buruz.

Zein dira Shopify-ren bidez NFTak saltzeari lotutako kostuak?

Shopify-k beste edozein produktu bezala tratatzen ditu NFTak; besteak beste, kreditu-txartelen prozesamenduaren kuotak aplikatzen dira Shopify Payments bidez.

Token bidez mugatzeko, doan banatzeko (airdrop) eta banatzeko aplikazioek kuota gehigarriak kobratzen dituzte beren zerbitzuengatik. Kuota horiek aplikazio-bazkideak zehazten ditu.