Hornikuntza-katea eta eskaerak osatzeko prozesua
Produktu batek fabrikatzen denetik bezeroaren eskuetara iritsi arte egiten duen bideari hornikuntza-katea deitzen zaio. Bidaia horretan produktuarekin harremanetan jartzen den negozio edo pertsona bakoitza hornikuntza-katearen parte da.
Hornikuntza-katea eskaerak osatzeko prozesuaren zati handi bat da. Zure produktuaren hornikuntza-katearen zati nagusiak ulertu beharko zenituzke, hura hobetzea noiz den komenigarria jakiteko; adibidez, hornitzailez noiz aldatu behar duzun jakitea, bidalketa-aukera ezberdinak eskaintzea edo produktu-lerrotik produktu bat kentzea.
Orri honetan
Funtzioak hornikuntza-katean
Ezagutu beharko zenituzkeen hornikuntza-kateko funtzio nagusiak honako hauek dira: fabrikatzaileak, handizkariak, txikizkariak eta garraiolariak.
Fabrikatzaileak
Fabrikatzaileek produktuak eraiki eta sortzen dituzte, baina orokorrean ez diote zuzenean publikoari saltzen. Horren ordez, kantitate handitan saltzen dizkiete handizkariei.
Fabrikatzaileek oro har produktu bakoitzeko kosturik txikiena izaten dute, baina normalean produktu kantitate handia eskatu behar izaten da, eta enpresa txiki gehienek ezin diote horri aurre egin. Fabrikatzaileek normalean ez dizkiete produktuak zuzenean bezeroei bidaltzen. Fabrikatzaileei erosten dieten negozioek erosten dituzten produktuak biltegiratu eta bidali behar dituzte.
Fabrikatzaile bati zuzenean erostea enpresa txikiek nabarmen hazi ondoren egin ohi duten zerbait da. Negozio bat nahikoa handia denean, produktu kantitate handiak eskatu eta haiek gordetzeko biltegi bat eduki dezakete. Hala ere, hasteko, enpresa txiki gehienek handizkariei erosten diete.
Handizkariak
Handizkariek hainbat fabrikatzaileri erosten dizkiete produktuak, eta txikizkariei saltzen dizkiete prezio apur bat altuagoan. Industria batekin lotutako produktuez hornitzen saiatzen dira, eta normalean txikizkariei bakarrik saltzen diete, ez publiko orokorrari.
Handizkariek eskaeren gutxienekoak izan ditzakete, baina fabrikatzaileen gutxienekoak baino askoz txikiagoak izan ohi dira. Adibidez, fabrikatzaile batek 500 edo 1000 kafe-katilu eskatzea eska dezake; handizkari batek, berriz, banakako salmentak baimen ditzake edo eskaera bakoitzeko 10 bakarrik eskatu. Enpresa txiki gehienek handizkariei erosten dizkiete produktuak, gutxieneko muga txikiak (edo batere ez) dituztelako eta bezeroei produktuak bidal diezazkieketelako.
Txikizkariak
Produkutuak publikoari saltzen badizkiozu, txikizkaria zara. Dropshipping negozio gehienak produktuak handizkariei edo fabrikatzaileei erosten dizkieten txikizkariak dira.
Produktuak erostean, ziurtatu ez diozula beste txikizkari bati erosten; izan ere, handizkari edo fabrikatzaile bati zuzenean erosiko bazenio baino prezio askoz altuagoa ordainduko zenuke.
Garraiolariak
Hornikuntza-katearen zati garrantzitsu bat produktuak fabrikatzaile, handizkari eta txikizkarien artean nola garraiatzen diren da. Fabrikatzaileek gutxieneko eskaera-kopuru handiak dituztenez, erabiltzen dituzten garraiolari gehienak zama-garraiolariak izaten dira, hala nola zamaontziak. Handizkariek mezularitza-zerbitzuak erabili ohi dituzte, esaterako, banaketa-kamioiak.
Zure produktuak kokapen horietatik nola mugitzen diren jakiteak bezeroei entrega-data errealistak ematen laguntzen dizu. Adibidez, gerta liteke zure handizkariak eskaerak oso azkar prozesatzea, baina, gero, produktua bezeroari bidaltzeko eskuragarri dagoen bidalketa-metodorik merkeena eta motelena aukeratzea.
Hornikuntza-katearen eta eskaerak osatzeko prozesuaren adibidea
Zure produktuak bezeroengana nola iristen diren jakiteko prozesu osoa ezagutzen baduzu, hazten zaren heinean negozioa hobetu dezakezu.
Hurrengo adibidean, produktu batek fabrikatzailearengandik bezeroarengana iritsi arte egin ditzakeen urrats guztiak erakusten dira.
| Urratsa | Xehetasunak |
|---|---|
| 1. Fabrikatzaileak produktuak sortzen ditu. |
|
| 2. Handizkariak produktuak eskatzen ditu. |
|
| 3. Fabrikatzaileak handizkariari bidaltzen dizkio produktuak. |
|
| 4. Zama-garraiolariak handizkariarengana eramaten ditu produktuak. |
|
| 5. Handizkariak biltegi batean jartzen ditu produktuak. |
|
| 6. Bezero batek eskaera bat egiten du zure dendan. |
|
| 7. Eskaera egiten diozu handizkariari. |
|
| 8. Zure handizkariak eskaera osatzen du. |
|
| 9. Mezularitza-zerbitzuak produktua eramaten dio bezeroari. |
|
| 10. Zure bezeroak eskaera jasotzen du. |
|