Arazoa Bilaketan

Erabiltzaile batzuek ezin dute bilaketa erabili une honetan. Arazoa aztertzen ari gara.

Flow erabiltzea Shopify Collabs-ekin

Shopify Flow merkataritza elektronikoa automatizatzeko plataforma bat da. Haren bidez, atazak eta prozesuak automatiza ditzakezu dendan zein aplikazioetan. Orain, Collabs-eko ataza errepikakorrak automatiza ditzakezu Shopify Flow-ko aurrez egindako txantiloiekin. Lortu informazio gehiago Shopify Flow-ri buruz.

Erabilgarri dauden txantiloiak

Toki hauetan aurkituko dituzu Collabs-erako Shopify Flow txantiloiak:

Shopify Flow txantiloi hauek daude erabilgarri Collabs aplikaziorako:

  • Onartu eskaera-egile bat automatikoki: Sortu arau bat komunitate indartsuak, eduki jatorra eta publiko engaiatua duten eskaera-egile berriak automatikoki onartzeko. Esleitu eskaera-egileak programei, eskaini opariak eta bidali ongietorriko mezu elektronikoak.
  • Esportatu onartutako eskaera-egileak Klaviyo-ra: Sinkronizatu onartu berri diren eskaera-egileen mezu elektronikoak eta izenak Klaviyo-rekin. Une horretatik aurrera programan onartzen diren sortzaile guztiak automatikoki gehituko dira Klaviyo-ko zerrenda edo segmentu batera. Aurretik ere sortzaileak onartu badituzu Collabs-eko afiliazio-programan, eskuz gehitu beharko dituzu sortzaile horiek Klaviyo-ra. Horretarako, esportatu CSV fitxategi bat Collabs-etik eta kargatu Klaviyo-n.
  • Egin opari baten jarraipena: Bidali mezu elektroniko automatizatu bat sortzaileei opari bat eskatzen dutenean. Flow bidez sortutako mezu elektronikoak pertsonalizatuagoak izatea nahi baduzu, editatu mezu elektronikoaren testua Flow lan-fluxuaren barruan.
  • Zorionak lehen salmentagatik: Bidali jakinarazpen elektroniko automatizatu bat sortzaileei haiei egotzitako lehen salmentaren ondoren. Flow bidez sortutako mezu elektronikoak pertsonalizatzeko, editatu mezu elektronikoaren testua Flow lan-fluxuaren barruan.

Ohiko galderak

Zenbat balio du Collabs-erako Shopify Flow integrazioak?

Flow doakoa da Basic, Grow, Advanced edo Shopify Plus planak dituzten Shopify-ko dendetarako.

Nola atzi dezaket Collabs-erako Shopify Flow integrazioa?

Shopify App Store-n instala dezakezu Shopify Flow. Flow doakoa da Basic, Grow, Advanced edo Shopify Plus planak dituzten Shopify-ko dendetarako.

Bateragarria da Collabs-erako Shopify Flow integrazioa Klaviyo-rekin?

Bai. Shopify Flow instalatu ondoren, aktibatu Esportatu onartutako eskaera-egileak Klaviyo-ra txantiloia Collabs-en. Horretarako, joan hona: Ezarpenak > Integrazioak.

Collabs eta Flow arteko integrazioaren bidez nola bidal diezazkieket mezu elektronikoak sortzaileei Klaviyo erabiliz?

Esportatu onartutako eskaera-egileak Klaviyo-ra txantiloia instalatu ondoren, programan onartzen dituzun sortzaile guztien mezu elektronikoak Klaviyo-ko zerrenda edo segmentu batekin sinkronizatuko dira automatikoki. Horrek aukera emango dizu sortzaileak Klaviyo-ko segmentu berezi gisa kudeatzeko. Hori horrela, posta elektronikoko kanpaina espezifikoak bidali ahalko dizkiezu; adibidez, ongietorriko kit osagarriak edo markaren hileroko eguneraketak.

Zergatik da desberdina 'Onartu eskaera-egile bat automatikoki' txantiloiko eskaera-egileak onartzeko mezu elektronikoa Collabs-eko administratzailetik bidaltzen denarekiko?

Sortzaile bat Shopify Collabs-eko Eskaera-egileak fitxan onartzean, Collabs-ek onarpen-mezu elektroniko bat bidaltzen dio sortzaileari automatikoki. Ataza hori automatizatzen bada Onartu eskaera-egile bat automatikoki txantiloia erabiliz, Collabs-en gertatu ohi diren urrats guztiak Flow-n gertatu behar dira. Urrats hori lan-fluxuan sartzen ez bada, sortzaileak ez du mezu elektronikorik jasoko. Mezu elektronikoa Flow barruan ekintza bereizi gisa jartzean indartsuagoa bihurtzen da prozesua, onarpen-mezu desberdinak bidal baititzakezu baldintza gehigarrien arabera, eta Flow-ren beste integrazio batzuk ere erabil ditzakezu (adibidez, OpenAI).

Onarpen-mezuen testua markak Collabs-eko administratzailean nahiz Onartu eskaera-egile bat automatikoki txantiloian pertsonaliza dezakeen arren, marka askok nahiago dute markari buruzko informazio gehiago bidali haien bazkide sortzaileei programetan ongietorria emateko. Sortzailea programan onartzeari buruzko oinarrizko informazioa bidal diezaiekezu sortzaileei lehenengo txantiloiko mezu elektronikoan, eta, gero, jarraipen-mezu bat bidali, informazio gehiagorekin.

Nola egokitu ditzaket 'Egin opari baten jarraipena' eta 'Zorionak lehen salmentagatik' txantiloietako mezu elektronikoak nire markara?

Flow bidez sortutako edozein mezu elektroniko pertsonalizatzeko, mezu elektronikoa bidaltzearen azken ekintza kendu dezakezu jatorrizko Egin opari baten jarraipena edo Zorionak lehen salmentagatik txantiloietan, eta horren ordez Klaviyo-ren Sortu kanpaina bat ekintza jarri. Bidali nahi duzun mezu elektronikoa Klaviyo-ren barruan sortu behar da.

Zer sartu behar dut sortzaileen ongi etorriko mezu elektronikoetan?

Erraztu sortzaileei zure produktuak saltzea. Ongi etorriko mezu elektronikoan, sartu hau:

  • Zure markaren istorioa funtsezko xehetasunekin, adibidez, sortzailearen istorioa edo produktuaren paketatzea
  • Zurekin lan egin duten beste sortzaile batzuen errendimendu handiko edukiaren adibideak
  • Zure produktuei argazkiak ahalik eta ondoen ateratzeko gidalerroak
  • Sortzaileen abantailei buruzko xehetasunak
  • Zure afiliazio-programaren aurreikuspenak eta baldintzak
  • Markaren etiketak edo traolak

Sartu sortzaileei afiliazio bidezko beren lehen salmenta egiten lagun diezaiekeen beste edozer gauza.

Nola bidal diezaieked markako ongi etorriko mezu elektroniko bat sortzaileei Klaviyo erabiliz?

Onarpen-mezuen testua markak Collabs-eko administratzailean nahiz Onartu eskaera-egile bat automatikoki txantiloian pertsonaliza dezakeen arren, marka askok nahiago dute markari buruzko informazio gehiago bidali haien bazkide sortzaileei programetan ongietorria emateko. Sortzailea programan onartzeari buruzko oinarrizko informazioa bidal diezaiekezu sortzaileei lehenengo txantiloiko mezu elektronikoan, eta, gero, jarraipen-mezu bat bidali, informazio gehiagorekin.

Esportatu onartutako eskaera-egileak Klaviyo-ra txantiloiak aukera ematen dizu onartutako sortzailearen mezu elektronikoaren informazioa Klaviyo-ko segmentu batera automatikoki bidaltzeko; horrela, Klaviyo bidez bidali ahal izango dituzu mezu elektronikoak. Klaviyo-ren Sortu kanpaina bat ekintza ere erabil dezakezu. Bidali nahi duzun mezu elektronikoa Klaviyo-ren barruan sortu behar da lan-fluxua aktibo egon baino lehen.

Zer beste modu ditut Flow erabiltzeko sortzaileei mezu elektroniko bat bidaltzeko?

Flow bidez zure sortzailearen harremanetarako informazioa komunikazio-aplikazio batean (adibidez, Klaviyo-n) gehitu ondoren, sortzaileentzako berariazko kanpainak jar ditzakezu martxan edozein unetan. Berrikusi ondorengo jardunbide egokiak:

  1. Tratatu zure sortzaileak bezeroak balira bezala.
  • Atera etekinik handiena kaleratze berrietarako eta datozen beherapenetarako dagoeneko sortzen ari zaren marketin-edukiari, sortzaileei antzeko mezu elektronikoak bidaliz, zure markarekin zer gertatzen ari den dakitela ziurtatzeko. Produktu-kaleratzeen mezu elektroniko bateko elementuak berrerabil ditzakezu eta zure mezua zertxobait egokitu, sortzaileei produktuak kaleratu baino astebete lehenago aurrerapen bat emateko. Era berean, gogoraraz diezaiekezu produktu berriarentzat bultzatzen duten salmenta bakoitzagatik komisioa jasoko dutela.
  1. Sortu sortzaileentzako kanpaina bereziak edo hileko buletinak.
  • Sortzaileentzako berariazko kanpainak sortzeak aukera ematen du produktu edo kanpaina berri baten atzean dagoen edukia partekatzeko, beste sortzaile batzuen errendimendu oneneko argitalpen batzuk biltzeko, edo zure markaren inguruan edukia sortzen lagun diezaieketen hurrengo oporrak partekatzeko; horrek guztiak lagunduko dizu haien gogoan egoten.

Zer beste modutan erabil dezaket Collabs eta Flow aplikazioen integrazioa?

Erabiltzeko prest dauden txantiloiez gain, lan-fluxu pertsonalizatuak konfigura ditzakezu Collabs aplikazioko jarduera beste aplikazio batzuekin konektatzeko, erabilgarri dauden abiarazleak eta ekintzak erabiliz. Hona hemen adibide batzuk:

  1. Egin ezazu berezia zure produktuak irekitzeko esperientzia.
  • Konfiguratu lan-fluxu bat Collabs aplikazioari esleitutako eskaera guztiei edo trukatzen diren Collabs aplikazioko opari guztiei etiketak gehitzeko, eskaera-zentroari abisatzeko eskaera horiek kontu handiz tratatzeko. Eskaera eguneratzeko ekintzak sor ditzakezu erosketagatiko oparia gehitzeko, opari gisa biltzeko, edo ohar pertsonalizatu bat gehitzeko, hartzailearen produktuak irekitzeko esperientzia hobetze aldera. Horretarako, gehitu eguneratu eskaeraren oharra ekintza esleitutako eskaeren (sortzaile batek bultzatutako eskaerak) edo erreklamatutako oparien (sortzaile baten oparia) Collabs aplikazioko abiarazle espezifikoei.
  1. Jakinarazi zure taldeari zer gertatzen ari den Collabs aplikazioan.
  • Konfiguratu lan-fluxu bat zure taldeari Slack-en bidez abisatzeko sortzaile berri batek zure programan eskaera egiten duen edo salmenta bat egiten duen bakoitzean. Horrez gain, antolatuta jarrai dezakezu Collabs zure taldearen proiektuak kudeatzeko softwarearekin konektatuz, taldearen zereginei buruzko informazio eguneratua izateko. Hori konfiguratzeko, erabili Collabs aplikazioko edozein abiarazle espezifiko eta Shopify Flow-ko konektoreak.