Edukien marketin-estrategia sortzea
Edukien marketinak edukia sortzea esan nahi du, zure markari buruzko istorioak kontatzeko, blog, mezu elektroniko, SMS mezu, bideo edo sare sozialen bidez. Edukien estrategia bat sortuz, bezeroentzako eduki esanguratsua eta erakargarria gara dezakezu.
Edukien estrategia bat marketin-planaren zati bat da; zehazki, zure espezializazioa erakusteko eta publikoarekin harremana eraikitzeko edukia nola erabiliko duzun definitzen duena. Edukien estrategia eraginkor batek honako faktore hauek barne hartzen ditu:
- Publikoaren artean ezagunak diren marketin-kanalak aukeratzea
- Eduki garrantzitsua eta eduki-formatu eraginkorrak garatzea
- Helburuak ezartzea edukiaren arrakasta neurtzeko
Edukia sortu ondoren, edukiaren argitalpena planifika dezakezu plangintza-egutegi bat erabiliz.
Orri honetan
Edukien marketin-kanalak aukeratzea
Zenbait marketin-konaletarako edukia garatuz, markarekin elkarreragiteko eta denda aurkitzeko modu ezberdinak ematen dizkiozu publikoari. Baloratu edukia garatzea honako kanal hauetako batean edo batzuetan:
- Sareko dendaren orriak
- Blog bat
- Sare sozialak
- Mezu elektronikoen eta SMSen kanpainak Shopify Messaging-ekin
- Harpidedunen erregistro-inprimakiak Shopify Forms-ekin
- Sortzaileekiko eta eragin-sortzaileekiko lankidetzak Shopify Collabs-ekin
Diseinatu marketin-edukia kanal bakoitzaren ezaugarrien arabera. Egokitu edukia kanal bakoitzari testua, irudiak edo bideoak optimizatuta. Erabili kanalaren berariazko funtzioak (esaterako, traolak edo aipamenak), publikoak zure edukia aurkitu dezan. Bezero batek zure edukia kanal batean baino gehiagotan ikus dezakeenez, ez gehitu eduki bera leku guztietan. Horren ordez, sortu kanal ezberdinetan koordinatu daitekeen edukia, istorio baten zati ezberdinak kontatzeko. Adibidez, zure langileak agertzen diren Instagram-eko argazki batek sareko dendako Guri buruz orrira bidera dezake bezeroa.
Ez duzu kanal guztietan egon behar. Sortu mantendu dezakezun estrategia bat, eta garatu edukia zure bezeroak egon daitezkeen kanaletarako.
Helburuak ezartzea eta emaitzak neurtzea
Edozein eduki garatu aurretik, zehaztu lortu nahi dituzun berariazko helburuak; hala nola markaren ezagutza handitzea, harpidedunen zerrenda handitzea edo produktuen eskaera bultzatzea. Oraindik marketin-helburuak ezarri ez badituzu, kontsultatu marketin-plana garatzeari buruzko informazioa orientazioa lortzeko.
Gehitu erreferentzia-estekak dendan sare sozialetako kontu baterako profila, Shopify Messaging kanpaina bat edo bigarren mailako webgune baterako edukia sortzean. Esteka horien bidez kanal horietarako edukia sortzearen balioa zehaztu dezakezu bihurketa-tasaren arabera. Lortu informazio gehiago eskaeren bihurketa-xehetasunak jarraitzeari buruz.
Edukia garatzea
Eduki-estrategien erronketako bat da zehaztea zer eduki mota den erakargarria bezeroentzat. Kanaletan eduki erakargarria era koherentean sortzeko, zehaztu eduki-nahasketa bat, formatu eta argitalpen-mota errepikari batzuekin. Idatzizko edukia edo multimedia-edukia (adibidez, bideoak edo irudiak) sor dezakezu.
Bezeroek denda errazago aurki dezaten, garatzen duzun edukiak produktuei buruzko gaiak edo informazioa jorratu behar du. Kontuan hartu bezero batek bilatzaile batean denda aurkitzeko erabil ditzakeen gako-hitzak, eta sortu gako-hitz horiei lotutako edukia. Eduki-kanal askok bilaketa funtzioa eskaintzen dutenez, SEO estrategiak erabiltzeak publikoari edukia deskubritzen lagun diezaioke.
Saiatu zehazten marka eta publikoarentzat zentzuzkoa den eta lehiakideengandik bereiziko zaituen eduki-nahasketa bat. Kontuan hartu formatu hauek, bat edo gehiago, eduki-nahasketarako:
- Berriak: sektoreari edo uneko joerei buruzko informazioa
- Inspirazioa: bizimodu jakin bati jarraitzeko motibazioa, hala nola mundu osoko aipuak edo argazkiak
- Hezkuntza: datuak, tutorialak edo "nola egin" motako blog-argitalpenak
- Produktuaren sustapena: produktuak erabiltzen ari diren kalitate handiko irudiak, demoen bideoak edo testigantzak
- Lehiaketak: doako deskargak, deskontuak edo bezeroek irabaz ditzaketen beste pizgarri batzuk
- Bezeroak edo eragin-sortzaileak ardatz: bezeroak edo haiek jarraitzen dituzten pertsonak erakusten dituzten irudi edo bideoak
- Komunitate-ekitaldiak: topaketei, diru-bilketei edo ikasteko aukerei buruzko informazioa (batez ere, tokiko negozioa bazara)
- Galdera-erantzunak: galderak, inkestak edo ohiko kontsultetarako erantzunak
- Eszenen atzean: produktuei, langileei, negozio-eragiketei, markaren historiari edo sektoreari buruzko bideo edo artikuluak
Formatu baten barruan eduki berria errazago sortzeko, txantiloiak eta diseinuak sor ditzakezu. Adibidez, sare sozialetako traolak gorde ditzakezu argitaratzean beti eskura izateko, edo argazki guztiei iragazki bera aplika diezaiekezu estetika koherentea lortzeko.
Edukia egutegi batean planifikatzea
Edukiaren eguneratzeak planifikatzeko egutegi bat erabiliz, eduki anitza garatzen duzula eta publikoak espero duen maiztasunarekin argitaratzen duzula ziurta dezakezu. Gehitu egutegian sare sozialetako eguneratze, blog-argitalpen, mezu elektronikoen edo SMSen kanpaina, bideo edo eduki-marketinaren ahalegin bakoitza, kanalak aldizka eguneratzen direla egiaztatzeko. Egutegia kanal ezberdinetarako eduki koordinatua planifikatzeko edo bezeroentzat garrantzitsuak diren hurrengo oporretarako edo ekitaldietarako edukia programatzeko ere erabil dezakezu.
Argitaratzeko uneak interakzioan eragin dezake. Edukia argitaratzeko unerik onenak zehazteko, publikoarentzat edo kanalentzat garrantzitsuak diren sektoreko ikerketak irakur ditzakezu, edo pixkanaka hasi eta bezeroek edukiarekin duten interakzioa neurtu. Zure ohiturak orientazio gisa ere erabil ditzakezu.
Denbora aurrezteko, programazio-tresnak erabil ditzakezu edukia aldez aurretik prestatzeko. Eduki-nahasketan, aldez aurretik planifikatu, erreproduzitu eta aldizka argitaratu ditzakezun ideiak sartu. Orekatu nahasketa azkar sor ditzakezun formatuekin eta sortzeko denbora gehiago behar duten beste batzuekin. Prestatu hainbat eduki aldi berean, denbora negozioaren beste alderdi batzuetara bideratu ahal izateko.
Argitalpen-programazio aurreikusgarri batek bezeroei zer espero dezaketen jakiten laguntzen die. Edukia egutegi batean planifikatzean, ziurtatu eduki-garapenari eutsi diezaiokezula eta ez zarela larrituko.
Eduki-estrategia erabiltzea sareko presentzia osoan
Eduki-estrategia planifikatzean, bilatu hori publikoak dendarekin interakzionatzen duen edozein tokitan aplikatzeko aukerak. Nortasun bisuala zentraliza dezakezu markaren aktiboak kudeatuz. Gainera, antzeko estilo, mezu edo irudi bat erabili behar duzu kokapen hauetan:
- Dendako edukian; adibidez, produktuaren deskribapenetan edo ordainketa-prozesuan
- Eskaeren eta bidalketen jakinarazpenetan
- Sare sozialetako profiletan
- Mezu elektronikoen eta SMSen kanpainetan
Ez ahaztu elkarrizketa mantentzea, batez ere sare sozialetako kanaletan edo blogeko iruzkinetan. Iruzkinak erantzutean, beste batzuen argitalpenak partekatzean eta galderak erantzutean, kontuan izan interakzio horiek eduki-nahasketako gainerako edukiarekin nola erlazionatzen diren zure markaren historia kontatzeko.