Launchpad-en gidalerroak eta mugak
Berrikusi Launchpad-en gertaerak sortzeari buruzko hurrengo gidalerroak; besteak beste, bildumekin, programazioarekin eta B2B prezio-zerrendekin lotutako mugak jasotzen dira.
Orri honetan
Gertaera programatzea
- Ezin dituzu gainjartzen diren gertaerak exekutatu ez programatu. Adibidez, amaiera-datarik ez duen gertaera bat baduzu programatuta eta gertaera berri bat programatu nahi baduzu, lehendik dagoen gertaera hori editatu beharko duzu, eta gertaera berriaren hasiera-data baino lehenagoko amaiera-data bat ezarri.
- Aurreko gertaera amaitu eta handik bost minutura hasteko programatu behar dira gertaerak, gutxienez.
Produktuak gehitzea eta editatzea
- Bildumak Launchpad-eko gertaera batean gehitzean, egiaztatu bildumek ez dutela 1.000 produktu baino gehiago.
- Produktu baten prezioa gertaera batean zehar editatzen baduzu, gertaera amaitzean, gertaeraren aurretik zuen preziora itzuliko da produktua. Produktu baten xehetasunak maiz eguneratu behar badituzu, programatu gertaera laburragoak, gertaera batetik bestera xehetasunak eguneratu ahal izateko.
Deskontuak kudeatzea
- Gertaera bateko ehuneko-deskontu guztiak produktuaren prezio arruntei aplikatzen zaizkie, ez jatorrizko prezioei. Salmenta-gertaera bat hasten denean, gertaerarako zehaztu dituzun beherapenetako prezioak bistaratzen zaizkie bezeroei. Zure produktuek jatorrizko prezioak badituzte, gertaerak irauten duen bitartean balio horiek produktuen aurretiazko prezio arruntetara aldatuko dira. Gertaera amaitzean, bai prezio arrunta bai jatorrizko prezioa gertaeraren aurretik zituzten balioetara itzuliko dira. Gertaera batean zehar jatorrizko prezioak bistaratzea nahi ez baduzu, kendu gertaeraren gaitik.
- Bilduma bati deskontu bat aplikatuko dion gertaera bat sortzen baduzu, bilduma horretako produktuen prezioak aldatu egingo dira gertaera hasten denean eta gertaera amaitzen denean. Gertaeran zehar bilduman produktu bat gehituz gero, deskontua ez da aplikatuko. Gertaeran zehar produktua bildumatik kenduz gero, deskontua ez da kenduko; edonola ere, gertaera amaitzean, produktua automatikoki itzuliko da prezio arrunt batera.
- Handizkako prezioei eragin diezaiekete Launchpad-eko gertaerek.
- Bezeroek deskontu-kodeak erabil ditzakete Launchpad ekitaldi batean. Bezero batek beherapenetan dagoen produktu bati deskontu-kode bat aplikatzen badio, deskontu-kodea beherapenetako prezioari aplikatzen zaio. Adibidez, Launchpad ekitaldi batean, 1.000 USD balio duen alkandora bat 500 USD-ren truke eskaintzen da. Ekitaldian, % 10eko deskontu-kodea duen bezero batek 450 USD-ren truke eros dezake alkandora hori. Ezin duzu Launchpad erabili deskontu-kodeak desaktibatzeko, baina eskuz desaktiba ditzakezu deskontu-kodeak ekitaldiak iraun bitartean, eta berriro aktibatu ekitaldia amaitzean. Shopify Plus plana duten dendetan, oro har, ez da gomendatzen kodeak eskuz desaktibatzea, batez ere deskontu-kode asko dituzten dendetan.
- Zure gertaeraren barruan opari-txartel bati deskontu bat ezartzen badiozu, opari-txartelaren balioa ere murriztu egingo da. Opari-txartela diru-formatzat hartzen denez, ezin duzu opari-txartel bat bere balioa baino gutxiagogatik saldu Launchpad erabiliz. Adibidez, % 50eko deskontua duen 50 USDko opari-txartel batek 25 USDko prezioa eta balioa izango ditu.
- Baliteke produktu bera hainbat aldiz gehitzea gertaera berean prezio desberdinekin. Hori gertatzen denean, prezioen arteko desberdintasunak honela konpontzen dira:
Produktuak prezio finko bat badu, prezio hori eskaintzen zaio bezeroari. Ez da bilduma-deskonturik aplikatuko.
Produktuak ez badu prezio finkorik, deskontatutako preziorik baxuena eskaintzen zaio bezeroari.
Adibidez, elurrezko panpina duen kamiseta bat gehitzen duzu (prezio arrunta, 30 USD) eta beherapenetako prezio gisa 20 USD ezartzen dituzu. Ondoren, elurrezko panpina duen kamiseta bera daukan bilduma bat gehitzen duzu, eta deskontua % 50ean ezartzen duzu. Gertaeran zehar, kamiseta 20 USDko prezio finkoan eskainiko zaie zure bezeroei.
Geroago, beste gertaera bat sortzen duzu, eta bi bilduma gehitzen dituzu. Biek dute elurrezko panpinaren kamiseta bera (prezio arrunta, 30 USD). Lehenengo bildumak % 25eko deskontua du, eta bigarrenak % 50ekoa. Gertaera honetan zehar, kamiseta % 50eko deskontuarekin (15 USD) eskainiko zaie bezeroei.
B2B prezio-zerrendak
- Launchpad-eko gertaera batek sortutako deskontuak B2B katalogoetan sartzen diren produktuei aplikatzen zaizkie. B2B bezero batek Launchpad-eko gertaera batean eta B2B katalogo batean deskontatuta dagoen produktu bat erosten badu, bi deskontuak aplikatuko dira.
- Bezero batek B2B bezero gisa saioa hasi, eta zure dendako produktu baten orria bisitatzen badu (eta produktua deskontatuta badago bai Launchpad-eko gertaera batean, bai B2B katalogo batean), ez dira jatorrizko prezioak eta beherapen-etiketak bistaratuko produktuaren edo bildumaren orrietan.
Pasahitzaren orria aktibatzea
- Gertaera bat sortzen duzunean Launchpad aplikaziotik pasahitzaren orria aktibatzen baduzu, zure dendaren ezarpenak gainidatz daitezke:
- Zure dendan jada pasahitzaren orria aktibatuta baduzu, eta gertaera sortzean orria ez baduzu Launchpad-en aktibatzen, pasahitzaren orriak aktibo jarraituko du gertaerak dirauen bitartean. Pasahitzaren orria ez da kenduko, Shopify-ko administratzailean eskuz kentzen ez baduzu (Sareko denda > Hobespenak atalean).
- Zure dendan jada pasahitzaren orria aktibatuta baduzu, eta gertaera sortzean orria Launchpad-en aktibatzen baduzu, pasahitzaren orria kendu egingo da gertaera hastean. Ez da berrezarriko gertaera amaitzen denean.