Shopify Messaging-ekin marketineko mezu elektronikoak idazteko jardunbide egokiak

Marketineko mezu elektroniko eraginkorrak idaztean, zure harpidedunak erakarri eta denda bisitatzera bultzatuko dituen eduki sinesgarria sortu behar da. Gai liluragarriak eta mezu pertsonalizatuak idazteak eta kontraste nahiz branding egokia duten mezu elektroniko erabilerrazak diseinatzeak izugarrizko eragina du bezeroek mezuak ireki ditzaten, irakur ditzaten eta haien arabera jardun dezaten; hots, asko axola du edukia idazteko eta aurkezteko moduak.

Orri honek Shopify Messaging-eko marketineko mezu elektronikoak idazteko jardunbide egokiak biltzen ditu, tartean, zein eduki erabili behar den, marka islatzen duten mezu elektronikoak nola diseinatu, zeintzuk diren erabilerraztasun-ezaugarriak eta zein legezko baldintza bete behar diren.

Posta elektroniko bidezko marketin-kanpainetako edukietarako jardunbide egokiak

Berrikusi posta elektronikoko kanpainetan sartu beharreko edukiari buruzko aholku hauek:

  • Bidali zure markarekin bat datozen mezu elektronikoak. Esaterako, produktu berrien iragarpenak edo beherapenak. Zer bidali ziur ez badakizu, berrikusi zein mezu elektronikotara zauden harpidetuta, erreparatu zerk nabarmentzen dituen eta aukeratu zure dendarekin bat datorrena. Ideia gehiago behar badituzu, kontsultatu Shopify-ko blogeko Posta elektroniko bidezko marketina atala.
  • Inoiz ez badiezu posta elektronikoko kanpainarik bidali zure harpidedunei, sortu ongietorri-mezu bat zure burua aurkezteko eta bezeroekin harremana eraikitzen hasteko. Ongietorri-mezuan, bezeroei nor zaren jakinaraz diezaiekezu, zure denda iragarri dezakezu, produktu ezagunenetako bat nabarmendu dezakezu bezeroei zure marka zergatik maite duten gogorarazteko, edota gauza berriak deskubritzen lagun diezaiekezu. Harpidetutako bezeroen bezero-segmentu esklusibo bat ere sor dezakezu Bezeroak orrian, soilik harpidedun berriei mezuak bidaltzeko.
  • Zure posta elektronikoko kanpainaren xedea harpidedunek denda bisitatzea da. Sartu, gutxienez, harpidedunei klik eginez zure dendara sartzen lagunduko dien esteka bat.
  • Txertatu zure dendako sare sozialetarako estekak. Horrela, bezeroek jakingo dute nola jarraitu dezaketen zure markarekin harremanetan posta elektronikotik haratago.

Mezu elektronikoen eduki eraginkorrak idazteko aholkuak

Berrikusi honako aholku hauek zure mezu elektronikoen edukia idaztean:

  • Ezagutu zure hartzaileak eta egokitu hizkera haiengana hurbiltzeko. Esaterako, publiko gazteago batentzat idazten ari bazara, egokitu tonua haiekin konektatzeko.
  • Sartu testu pertsonalizatua mezu elektronikoen gorputzean, konpromiso handiagoa erakartzeko eta bihurketa-tasak hobetzeko. Pertsonalizazioaren bidez, mezu elektronikoak bezeroari hobeto egokituta daudela dirudi.
  • Jarri informazio garrantzitsua edo promozio-informazioa mezu elektronikoaren goiko atalean. Gailu mugikorretan, saiatu lehen bi irristatzeen barruan mantentzen, irakurleek azkar ikus dezaten.
  • Idatzi 200 hitz edo 20 bat lerrotik beherako mezu elektronikoak. Hornitzaileek moztu egin ditzakete mezu elektroniko luzeegiak. Esaterako, Gmail-ek 102 kB baino gehiagoko edukia ezkutatzen du; horrenbestez, baliteke zure mezuaren zati bat baino ez bistaratzea luzeegia bada.
  • Ez erabili soilik letra larriak edo gehiegizko harridura-markak, eta idatzi modu argi eta sinplean, mezu elektronikoak publiko zabal batentzat ulergarriak eta erabilerrazak izan daitezen.

Gaiaren lerroa erabiltzea harpidedunen arreta erakartzeko

Harpidedunek irakurtzen duten lehenengo gauza gaia eta aurrebistako testua dira; elementu horiek erabakiko dute mezua ireki edo ezabatu egingo duten. Kontuan hartu gaia idazteko eta aurrebistako testua sortzeko hurrengo jardunbide egokiak:

  • Sortu mezu elektronikoa lehenik, eta gehitu gaia nahiz aurrebistako testua azken urrats gisa, horiek guztiek mezuaren edukiarekin bat egin dezaten.
  • Gaia mezuaren edukiari lotutakoa izan behar da, bai eta irakurleek mezu elektronikoa ireki nahi izateko bezain sinesgarria ere.
  • Ziurtatu aurrebistako testua sartzen duzula. Aurrebistako testua askoz ere eraginkorragoa da irakurleei ekintzaren bat egitera bultzatzen dienean.
  • Erabili gaiaren lerroaren ezberdina den baina haren osagarri den aurrebista-testu bat. Biek argi utzi behar diete irakurleei mezu elektronikoaren gaia. Adibidez, erabili Eman begiratu bat udaberriko arropa berriari gaiaren lerro gisa eta Ez galdu % 10eko deskontua praka motzetan, tirantedun kamisetetan eta beste hainbatetan datorren eguraldi epelerako. aurrebista-testu gisa.
  • Idatzi 3-6 hitz edo 50 karaktere baino gutxiagoko gaiaren lerro bat. Horrela, bermatuko duzu irakurleek gaiaren lerroa irakurri ahal izango dutela mezu elektronikoak gailu mugikor batean begiratzean.

Posta elektroniko bidezko marketin-kanpainen denboralizazioa eta maiztasuna

  • Bidali mezu elektroniko bat hilean behin gutxienez, harpidedunen konpromisoa mantentzeko. Erabili egutegi bat bidali beharreko mezu elektroniko edo eguneratze motak planifikatzeko; horrela, irakurleek eduki berria jasoko dute aldizka, eta zure denda bisitatu behar dutela gogoratuko zaie. Mezu elektroniko gehiegi bidaltzeak harpidedunen interesa galtzea ekar dezake.
  • Zure harpidedunei mezu elektronikoa bidali aurretik, bidali probako mezu elektroniko bat zeure buruari esteken helmugak eta deskontuen xehetasunak zuzenak direla egiaztatzeko.

Zure posta elektroniko bidezko marketin-kanpainak diseinatzea

Diseinu koherente batek konfiantza sortzen du eta irakurleei zure marka ezagutzen laguntzen die. Parekatu zure mezu elektronikoak zure dendarekin antzeko koloreak, letra-tipoak eta logotipoak erabiliz.

Pertsonalizatutako igorlearen helbide elektroniko batek iristeko gaitasuna eta markaren ezagutza hobetzen ditu. Lortu informazio gehiago igorlearen helbide elektronikoa aldatzeari buruz.

Irudiak gehitzen badituzu, zure dendan saltzen duzunarekin zerikusia izan beharko lukete. Shopify-k produktuaren irudiak eta bildumen irudiak automatikoki ateratzen ditu, baina irakurleei zure dendaren ibilbideari buruzko informazioa ematen laguntzen duten irudiak ere gehi ditzakezu. Zure mezu elektronikoetan edo sareko dendan erabiltzeko artxiboko argazkiei buruzko informazioa lortzeko, kontsultatu Shopify-ren artxiboko argazkien liburutegia.

Hala ere, posta-bezero batzuek mezu elektronikoetako irudiak desaktibatzen dituztenez, mezu elektronikorako ezinbestekoa den testua bistaratzeko irudiak erabiltzea saihestu beharko zenuke. Adibidez, ez iragarri beherapenak % 50eko deskontua testua barne hartzen duen irudi batekin soilik, bezeroaren posta-bezeroak irudia blokea baitezake.

Erabiltzen dituzun irudietarako, sartu ordezko testua, mezu elektronikoak erabilerrazak izan daitezen. Estekatu irudiak zure dendako eduki garrantzitsuarekin irakurleak bertara nabigatu ahal izateko.

Mezu elektronikoen erabilerraztasuna eta kontrastea

Zure mezu elektronikoak irakurle guztientzat (ikusmen-urritasuna dutenak barne) erabilerrazak direla ziurtatzeko, mezu elektronikoaren diseinuan kolore-kontraste egokia mantendu behar duzu. Harpidetza bertan behera uzteko estekak eta beste testu-elementu batzuek gutxienez 4,5:1 kontraste-erlazioa izan behar dute atzeko planoaren kolorearekiko. Kontraste-erlazioa egiaztatzeko, sareko kontraste-egiaztatzaileen tresnak erabil ditzakezu.

Mezu elektroniko bat sortzean kontrasteari buruzko abisu bat jasotzen baduzu (esaterako, Doitu harpidetza bertan behera uzteko estekaren kolore-kontrastea), orduan kolorea doitu dezakezu txantiloien markan.

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Aplikazioak > Messaging atalera.

  2. Sakatu Txantiloiak eta, gero, Kudeatu marka.

  3. Doitu koloreak kontraste-baldintzak bete arte.

  4. Sakatu Gorde.

Lortu informazio gehiago testuen erabilerraztasunari buruz.

Zure posta elektroniko bidezko marketin-kanpainetarako txantiloien marka

Txantiloien marka erabil dezakezu Shopify Messaging-eko kanpainen txantiloi guztiei lehenetsitako estiloak pertsonalizatzeko eta aplikatzeko. Modu lehenetsian, txantiloien marka Shopify-ko administratzaileko Marka ezarpenekin eta Orokorra ataleko Dendaren harremanetarako datuak ezarpenetan zehaztutako dendaren izenarekin bat dator.

Banakako mezu elektronikoak pertsonaliza ditzakezu, txantiloien markarekin bat ez etortzeko. Adibidez, mezu elektronikoen marka epe laburreko kanpaina baterako edo oporretako kanpaina baterako ezberdina izatea nahi baduzu.

Egin aldaketak lehenetsitako txantiloien markan

Dendaren txantiloien marka editatzen duzunean, aldaketak etorkizunean erabiliko dituzun mezu elektronikoen txantiloi guztietan aplikatuko dira. Koloreak, letra-tipoak, eta mezu elektronikoen goiburuetako logotipoa edo dendaren izena pertsonaliza ditzakezu. Baliteke txantiloien markan aldaketak egin nahi izatea zure mezu elektronikoko kanpainak sareko dendaren estiloetatik ezberdinak izatea nahi duzunean (adibidez, sasoiko kanpainetarako).

Urratsak:

  1. Shopify-ko administratzailean, joan Aplikazioak > Messaging atalera.

  2. Sakatu Txantiloiak eta, gero, Kudeatu marka.

  3. Pertsonalizatu txantiloia. Erabili orriko txantiloiaren aurrebista koloreak eta letra-tipoak nola bistaratzen diren egiaztatzeko.

  4. Sakatu Gorde.

Posta-helbide bat gehitzea marketin-mezu elektronikoetan

Kokatuta zauden lekuaren arabera, baliteke posta-helbide fisiko bat sartu behar izatea zure sustapen-mezu elektronikoetan. Ameriketako Estatu Batuetako CAN-SPAM legea eta Kanadako CASL/PIPEDA araudia lege horien adibideak dira. Posta elektroniko bidezko marketinarekin eta spamarekin (eskatugabe eta masiboki bidalitako mezu elektronikoak, kasu) lotutako araudiak eta legeak aldatu egiten dira zure kokapenaren arabera. Posta elektroniko bidezko marketin-kanpaina bat hasi aurretik, ziurtatu zure eskualdeko, estatuko eta herrialdeko legeak ezagutzen dituzula.

Modu lehenetsian, zure dendaren helbidea mezu elektronikoen orri-oinean sartzen da. Zure mezu elektronikoetan dendaren helbidea partekatzea deserosoa bazaizu, posta-kutxatilategi bat alokatu dezakezu tokiko posta-bulegoan edo UPS dendan zure posta-helbide gisa erabiltzeko. Zure mezu elektronikoetako posta-helbidea aldatzeko, joan Shopify-ko administratzaileko Ezarpenak > Orokorra atalera eta sartu posta-kutxatilategiaren helbidea dendaren helbide gisa.

Baliabide gehigarriak

Posta elektroniko bidezko marketinari buruzko informazio gehiago lortzeko, informazio zehatza aurki dezakezu hurrengo artikulu hauetan: