Gunearen mapa bilatzea eta bidaltzea
Shopify-ko denda guztiek automatikoki sortzen dute sitemap.xml fitxategi bat produktu, produktuaren irudi nagusi, orri, bilduma eta blog-argitalpen guztien estekak barne hartzen dituena. Google edo Bing bezalako bilatzaileek fitxategi hori erabiltzen dute gunea indexatzeko, dendaren orriak bilaketa-emaitzetan ager daitezen. Gunearen mapen fitxategiak Google Search Console-ra bidaltzeak zure guneko orriak bilatzen eta indexatzen laguntzen dio Google-ri.
Basic plana edo goragoko bat baduzu, nazioarteko domeinuak eginbidea erabil dezakezu eskualde edo herrialde jakinetarako domeinuak sortzeko. Nazioarteko domeinuak erabiltzen dituzunean, gunearen maparen fitxategiak sortzen dira domeinu guztietarako. Bilatzaileek domeinu guztiak aurki ditzakete, domeinu nagusira birbideratzen direnak izan ezik.
Gunea arakatu eta indexatzeko prozesuak denbora har dezake, eta Google-k ez du bermatzen zenbat iraungo duen. Gunea indexatzean zer espero dezakezun jakiteko informazio gehiago lortzeko, ikusi Google Search Console-ren Laguntza.
Orri honetan
Bilatu gunearen maparen fitxategia
Gunearen mapen fitxategiak automatikoki sortzen dira. Shopify-ko dendaren domeinuen erroko direktorioan aurki ditzakezu; esaterako, hemen: example.com/sitemap.xml.
Sortutako gunearen mapen fitxategiek lotura egiten dute produktuen, bildumen, blogen eta web-orrien guneen mapa bereiziekin. Gunearen mapen fitxategiak automatikoki eguneratzen dira Shopify-ko sareko dendan web-orri, produktu, bilduma, irudi edo blog-argitalpen berri bat gehitzean.
Denda Basic planean edo handiago batean badago, domeinu gehigarri bakoitzeko gunearen mapak izango dituzu nazioarteko domeinuetarako erabiltzen ari zarenean. Hainbat domeinu badituzu eta ez bazara ari nazioarteko segmentaziorako erabiltzen, ziurtatu domeinu guztiek domeinu nagusira birbideratzen dutela.
Gehitu domeinuaren propietateak eta egiaztatu gunea Google-rekin
Gunearen mapa bidali aurretik, domeinua Google Search Console zerbitzuarekin egiaztatu behar duzu, Shopify-ko dendaren jabea zarela berresteko. Oraindik ez baduzu Google Search Console-ko konturik, kontu bat sortu beharko duzu.
Domeinua egiaztatzeko, sareko dendaren modu pribatua desaktibatu behar duzu. Denda kaleratzeko prest ez bazaude, modu pribatua desaktiba dezakezu, eta berriro aktibatu domeinua egiaztatu ondoren.
Urratsak:
- Google Search Console-ko kontuan, egin klik ≡ ikonoan eta hautatu Gehitu propietatea goitibeherako menuan.
- Hautatu propietate-mota elkarrizketa-koadroan, hautatu URLaren aurrizkia eta idatzi propietate gisa gehitu nahi duzun domeinua,
https://barne dela. - Egin klik JARRAITU botoian.
- Egiaztatu jabetza leihoan, hautatu HTML etiketa. Edo, beste egiaztatze-metodo batzuk ezagutzen badituzu, aukeratu nahiago duzuna. Lortu informazio gehiago TXT erregistro batekin jabetza egiaztatzeari buruz.
- HTML etiketa atalean, egin klik KOPIATU botoian metaetiketa osoa arbelean kopiatzeko. Garrantzitsua da dena kopiatzea, baita
<eta>ikurrak ere. Adibidez:
<meta name="google-site-verification" content="IV7BPLESttSpBdxSWN1s4zlr4HIcuHkGQYmE3wLG59w" />Shopify-ko administratzailean, joan Sareko denda atalera.
Bilatu editatu nahi duzun gaia, egin klik
botoian ekintzen menua irekitzeko eta egin klik Editatu kodea aukeran.
Diseinua atalean, egin klik
theme.liquidaukeran.Itsatsi 5. urratsean kopiatu zenuen metaetiketa lerro zuri batean, irekitzeko
<head>etiketaren azpian bertan:
Egin klik Gorde botoian.
Itzuli Google Search Console-ra eta egin klik Egiaztatu botoian.
Denda Basic planean edo handiago batean badago eta nazioarteko domeinuak erabiltzen baditu, errepikatu urratsok Shopify-ko dendara konektatu duzun domeinu bakoitza egiaztatzeko. Egiaztatzen duzun domeinu bakoitzeko, itsatsi metaetiketak lerro bereizietan, theme.liquid fitxategi berean.
Bidali gunearen maparen fitxategia Google Search Console-ra
Gunearen maparen fitxategia bidal dezakezu Google Search Console-ra, Google-k zure guneko orriak aurkitzen eta indexatzen laguntzeko.
Urratsak:
- Gunea egiaztatu ondoren, joan Google Search Console zerbitzura.
- Aukerakoa: Google Search Console erabilita hainbat erroko domeinu egiaztatu badituzu, ziurtatu goitibeherako menuan domeinu egokia hautatu duzula.
- Indexatzea atalean, egin klik Gunearen mapak aukeran.
- Gehitu gunearen mapa berria atalean, idatzi domeinuaren gunearen maparen fitxategiaren izena:
sitemap.xml. Domeinuaren URLa automatikoki beteko da eta horrelako formatu bat izango du:https://example.com/sitemap.xml. - Egin klik BIDALI botoian.
Basic planean edo handiago batean bazaude eta nazioarteko domeinuak erabiltzen badituzu, domeinu bakoitzaren gunearen maparen fitxategia bidali behar duzu. Gunearen mapen fitxategiak Shopify-ko dendaren domeinuen erroko direktorioan egoten dira beti.
Hainbat hizkuntzatan saltzen baduzu, hizkuntza horiek automatikoki gehitzen zaizkie domeinu bakoitzaren gunearen mapen fitxategiei. Ez duzu ezer egin behar haiek gehitzeko.
Gunearen mapen fitxategiak bidalitakoan, Google-k fitxategi horiek erabiltzen ditu denda arakatzeko eta indexatzeko. Denda eskuragarri egon behar da arakatzaileak funtziona dezan; beraz, ziurtatu denda ez dagoela modu pribatuan. Prozesuak denbora har dezake, eta Google-k ez du bermatzen dendaren araketa noizko egingo den.
Informazio gehiago lortzeko edo arazoak konpontzeko, joan Google Search Console-ren Laguntza atalera.
Nola indexatzen eta bistaratzen duen Google-k denda
Google-k gunearen mapa arakatzen duenean ez du webgune osoa aldi berean indexatzen. Horren ordez, orri indibidualak indexatzen ditu eta metadatuak erabiltzen ditu bilaketa-emaitzetan balizko bisitariei zer bistaratu zehazteko. Dendaren bilaketa-emaitza batek honako osagai hauek izan ohi ditu:
- Izenburua: Shopify-ko orriaren izenburutik ateratzen da automatikoki.
- URLa: orriaren URL zuzena.
- Deskribapena: orriaren edukitik ateratzen da normalean; esaterako, produktuaren deskribapenetatik edo blogeko testutik.
- Guneko estekak: Google-k automatikoki bistara ditzakeen esteka gehigarriak bilaketa-emaitza nagusiaren azpian, erabiltzaileentzat erabilgarriak direla zehazten duenean.
Denda bilaketa-emaitzetan nola agertuko den pertsonaliza dezakezu, SEO ezarpenak editatuta:
- Produktu, bilduma, blog-argitalpen eta orri indibidualetarako, erabili orri bakoitzaren beheko Webgunearen SEOaren aurrebista atala.
- Denda nagusirako, joan Shopify-ko administratzailearen Sareko denda > Hobespenak atalera.
Laburpen aberastuak eta mikrodatuak
Shopify-ko dendaren gaiak automatikoki sartzen ditu bere kodean mikrodatuak (datu egituratu ere esaten zaie). HTML markatze berezi horrek bilatzaileei laguntzen die zure edukia hobeto ulertzen eta bilaketa-emaitzetan bistaratzen. Adibidez, produktuen orriek prezioei, erabilgarritasunari eta iritziei buruzko mikrodatuak dituzte, eta laburpen aberastu gisa ager daitezke bilaketa-emaitzetan. Gaur egun Shopify-rekin bateragarriak diren gai guztiek eta Theme Store-ko gaiek funtzionalitate hori daukate lehenespenez; beraz, ez duzu kode gehigarririk txertatu behar.