Star Micronics TSP650II hari gabeko Bluetooth ordainagirien inprimagailua

Star Micronics TSP650II hari gabeko Bluetooth ordainagirien inprimagailua ordainagiri termikoen inprimagailu bat da, eta iPad gailura konektatzen da haririk gabe Bluetooth bidez. Inprimagailu hau Shopify POS sistemarekin erabil dezakezu bezeroen ordainagiriak inprimatzeko; horrela, errazagoa izango da zure salmenta-puntuan transakzio fisikoen erregistroak ematea.

TSP650II inprimagailuak Bluetooth konexioa du; horri esker, kableak saihestuko dituzu ordainlekuan. Eredu berrienek konexio automatikoa dute; hau da, inprimagailua automatikoki berriro konektatuko da parekatutako iPad gailura, bi gailuak piztuta eta eremuaren barruan daudenean. Eredu zaharragoetan, Star Setting Utility aplikazioa erabil dezakezu eginbide hori aktibatzeko.

TSP650II inprimagailua erabiltzen hasi aurretik, berrikusi eskakizunak iPad gailua bateragarria dela eta paper termikoaren zehaztapen egokiak erabiltzen ari zarela ziurtatzeko.

Atal honetan