QuickBooks Desktop POS aplikaziotik Shopify POS aplikaziora migratzea
QuickBooks Desktop POS aplikazioko datuak (adibidez, bezeroak, saltzaileak, inbentarioko produktuak eta kokapenak) Shopify POS aplikaziora migra ditzakezu, QuickBooks Desktop Connector aplikazioa erabiliz. Shopify POS aplikaziora migratzeak txikizkako merkataritzako eginbide modernoak eskuratzea ahalbidetzen dizu eta negozioaren lehendik dauden datuak gordetzen ditu.
Migratzeko, zure datu-fitxategiak esportatu behar dituzu QuickBooks Desktop Point of Sale aplikaziotik, Stocky API gakoa eskuratu, datu-fitxategiak Shopify-ra kargatu, zure kokapenak Shopify-n mapatu eta, ondoren, migrazioari ekin. Migrazioak minutu batzuk nahiz ordubete edo gehiago iraun dezake, POS aplikazioaren konfigurazioaren eta dituzun datuen kopuruaren arabera.
Orrialde honetan
- QuickBooks POS aplikaziotik Shopify POS aplikaziora migratzeko eskakizunak:
- 1. urratsa: Eguneratu QuickBooks Desktop POS 19. bertsiora
- 2. urratsa: Esportatu datu-fitxategiak QuickBooks Desktop POS aplikaziotik
- 3. urratsa: Eskuratu Stocky API gakoa
- 4. urratsa: Kargatu QuickBooks Desktop POS aplikazioko datu-fitxategiak Shopify-ra
- 5. urratsa: Hautatu barra-kodeen mapatzea eta lotu kokapenak
- Hurrengo urratsa: Berrikusi inportatutako produktuak
QuickBooks POS aplikaziotik Shopify POS aplikaziora migratzeko eskakizunak:
Honako eskakizun hauek bete behar dituzu QuickBooks POS aplikaziotik Shopify POS aplikaziora migratzen hasteko:
- Egiaztatu QuickBooks Desktop Point of Sale aplikazioaren eta QuickBooks Desktop kontabilitate-softwarearen azken bertsioak instalatuta dituzula mahaigaineko gailuan.
- Aktibatu Shopify Payments Shopify-ko administratzailean.
- Instalatu QuickBooks Desktop Connector aplikazio pertsonalizatua Shopify-ko administratzailean.
- Ziurtatu Point of Sale salmenta-kanala eta Stocky aplikazioa instalatuta dituzula Shopify-ko administratzailean.
- Konfiguratu kokapenak Shopify-ko administratzailean.
- Eduki Shopify POS Pro aplikazioko harpidetza aktibo bat.
- Berrikusi Shopify-ra migratu daitezkeen eta migratu ezin diren QuickBooks POS aplikazioko datuak.
1. urratsa: Eguneratu QuickBooks Desktop POS 19. bertsiora
Zure QuickBooks Desktop POS datuak Shopify-ra migratzeko, POS aplikazioak 19. bertsioan egon behar du. QuickBooks Desktop POS 19. bertsiora eguneratu aurretik, egiaztatu QuickBooks Desktop POS aplikazioaren uneko bertsioa.
QuickBooks Desktop POS aplikazioa 19. bertsioaren 30 eguneko probaldira eguneratu behar duzu. QuickBooks Desktop POS aplikazioaren 19. bertsioaren 30 eguneko probaldia doakoa da, baina ezin duzu luzatu. Shopify POS aplikaziorako migrazioa 30 egunen buruan osatu ezin baduzu, atzeratu probaldiaren eguneratzea migrazioa amaitzeko prest egon arte. QuickBooks Desktop kontabilitate-softwarea erabiltzen baduzu, QuickBooks Desktop kontabilitate-softwarearen onartutako bertsioa ere eduki behar duzu Shopify-rekiko integrazioa errazteko.
QuickBooks Desktop POS aplikazioaren zein bertsio darabilzun, eguneratze-bidea desberdina izan daiteke.
| QuickBooks Desktop POS aplikazioaren bertsioa | Egin beharreko ekintza |
|---|---|
| QuickBooks Desktop POS aplikazioaren 18 edo 12 bertsioak | Eguneratu QuickBooks Desktop POS 19. bertsioaren 30 eguneko probaldira |
| QuickBooks Desktop POS aplikazioaren 11, 10, 9, 8, 7 bertsioak edo zaharragoak | Jarri harremanetan Intuit laguntza-zerbitzuarekin POS aplikazioa 19. bertsioaren 30 eguneko probaldira eguneratzeko |
Eguneratu QuickBooks Desktop POS aplikazioaren 18 edo 12 bertsioak 19. bertsioaren probaldira
- Egin uneko POS fitxategiaren segurtasun-kopia bat.
- Exekutatu QuickBooks Desktop POS finantza-trukea.
- Migratu datuak POS fitxategitik POS V19 Trial aplikaziora.
- Esportatu POS fitxategia eta gorde hura Shopify POS aplikaziorako migrazioan erabiltzeko.
2. urratsa: Esportatu QuickBooks Desktop POS aplikazioko datu-fitxategiak
QuickBooks aplikazioko datu-fitxategiak esportatu behar dituzu. Produktuak, bezeroak, inbentarioa eta saltzaileen datuak inporta ditzakezu. Lortu QuickBooks datuen esportazioari buruzko informazio gehiago.
Datu-fitxategi bat baino gehiago esportatzeko, urrats hauek errepikatu eta datu-fitxategi ezberdin bat hautatu behar duzu. Esaterako, inbentarioko produktuak, bezeroak eta saltzaileak esportatu nahi badituzu, hiru aldiz egin beharko dituzu urrats hauek.
Datu-fitxategiak esportatzean, ziurtatu fitxategi berri gisa gordetzen dituzula eta ez dituzula lehendik daudenak berriekin ordezten.
Urratsak:
- Zure mahaigaineko gailuan, ireki QuickBooks Desktop Point of Sale aplikazioa.
- Egin klik File > Utilities > Export aukeran.
- Hautatu esportatu nahi duzun datu-fitxategia eta egin klik Next aukeran.
- Select destination file eremuaren ondoan, egin klik Browse aukeran, eta hautatu datu-fitxategia gorde nahi duzun fitxategiaren helmuga.
- Write records to (sheet) eremuan, hautatu Sheet1.
- Egin klik Manage Templates aukeran. Egin klik Select all aukeran eta, gero, egin klik Save aukeran.
- Egin klik Next aukeran eta, gero, egin klik Export aukeran.
Datu-fitxategia esportatu ondoren, joan hura gorde duzun helmugara eta ziurtatu ondo esportatu dela.
3. urratsa: Lortu Stocky aplikazioaren API gakoa
Stocky Shopify-k sortutako aplikazio bat da, POS inbentarioa, erosketa-eskaerak, saltzaileak eta transferentziak kudeatzen dituena. Stocky APIa gehitu behar duzu, QuickBooks datuak Stocky aplikaziora migratu ahal izateko.
Urratsak:
- Shopify-ko administratzailean, joan hona: Aplikazioak > Stocky.
- Egin klik kontuaren ikonoan eta, gero, egin klik Hobespenak > API sarbidea aukeran.
- API sarbidea atalean, kopiatu uneko gakoa (Current key).
4. urratsa: Kargatu QuickBooks Desktop POS datu-fitxategiak Shopify-ra
Stocky API gakoa gehitu behar duzu eta, ondoren, QuickBooks datu-fitxategiak kargatu Shopify-ra.
Urratsak:
Shopify-ko administratzailetik, joan hona: Aplikazioak > QuickBooks Desktop Connector.
Egin klik Hasi aukeran.
Kargatu QuickBooks POS datu-fitxategiak atalean, kargatu zure QuickBooks datu-fitxategiak:
- Inbentarioa atalean, egin klik Gehitu datu-fitxategia aukeran, eta kargatu inbentarioko produktuen datu-fitxategia.
- Bezeroak atalean, egin klik Gehitu datu-fitxategia aukeran, eta kargatu bezeroen datu-fitxategia.
- Saltzaileak atalean, egin klik Gehitu datu-fitxategia aukeran, eta kargatu saltzaileen datu-fitxategia.
Sartu Stocky API gakoa atalean, sartu zure Stocky API gakoa.
Egin klik Hurrengoa aukeran.
5. urratsa: Hautatu barra-kodeen mapatzea eta lotu zure kokapenak
Shopify POS aplikazioan eskaneatzeko moduko barra-kode gisa erabili nahi duzun Item Number edo UPC hautatu behar duzu. Lortu barra-kodeak eta SKUak Shopify POS aplikazioan erabiltzeko informazioa.
Kargatzen dituzun datu-fitxategietako kokapenak Shopify-n sortzen dituzun kokapenekin ere lotu behar dituzu. Lerroko elementu bakoitzak (adibidez, QTY1 edo QTY2) QuickBooks POS aplikazioko kokapena adierazten du. Bat datorren kokapena hautatu behar duzu Shopify-n. Gehienez 20 kokapen lot ditzakezu.
Lortu informazio gehiago QuickBooks-en eta Shopify-ren arteko datu-mapatzeari buruz.
Urratsak:
- Produktuen barra-kodeen mapatzea atalean, hautatu produktuen barra-kodeak QuickBooks Desktop POS aplikaziotik Shopify-ra mapatzeko erabili nahi duzun produktu-zenbaki bat.
- Kokapenak parekatzea sekzioan, hautatu lehendik dagoen Shopify-ko kokapen bat zure datu-fitxategietako kokapen bakoitzerako.
- Aukerakoa: Shopify-n kokapen berri bat sortzeko, egin klik Gehitu kokapen berria aukeran.
- Egin klik Hasi migrazioa aukeran.
Hasi migrazioa aukeran klik egin ondoren, datuen migrazioa hasiko da eta bost ordu ere iraun ditzake osatzen. Migrazioaren iraupena hainbat faktoreren araberakoa da, hala nola zure QuickBooks POS konfigurazioa, migratzen ari zaren datu-kopurua edo zure kokapen kopurua. Migrazioa osatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Migrazioan zehar errorerik aurkitzen baduzu, kontsultatu QuickBooks Desktop POS sistemaren migrazioko erroreak eta arazo arruntak konpontzea.
Hurrengo urratsa: berrikusi inportatutako produktuak
Datuen migrazioa osatu ondoren, produktuaren aldaerak banakako produktu gisa inportatzen dira Shopify-ra, QuickBooks etiketa batekin eta Zirriborroa egoeran. Berrikusi inportatutako produktuak salgai jarri aurretik, produktuaren xehetasunak, etiketak eta egoerak zehatzak direla ziurtatzeko.
- Iragazi eta ordenatu inportatutako produktuak QuickBooks etiketa erabiliz.
- Berrikusi produktuaren informazioa eta egin beharrezko aldaketak produktuak salgai jarri aurretik. Produktuaren egoera Zirriborroa izatetik Aktiboa izatera alda dezakezu produktu indibidualetan edo masiboki, editore masiboa erabiliz.
QuickBooks Desktop kontabilitate-softwarea erabiltzen ari bazara, QuickBooks Desktop aplikazioko kontua ere integra dezakezu Shopify POS sistemarekin. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu QuickBooks Desktop kontabilitate-softwarea Shopify-rekin integratzea.