Afiliatuaren irabaziak
Shopify-ren afiliatuek Shopify-ren ekosistemari egindako ekarpenetan oinarrituta irabazten dute dirua, zure erreferentzia-esteka erabiliz egindako erreferentzien bidez. Shopify-ren afiliatu gisa dituzun irabaziak aldatu egiten dira erreferentzia bidez bideratzen dituzun merkatarien kokapenaren arabera. Irabazien gainean zergak ezarri ahal izango dira, zure kokapenaren eta aplikatu beharreko tokiko zerga-araudiaren arabera.
Orri honetan
Komisioa jasotzeko eskubidea duten erreferentzia motak
Ondorengo taulak adierazten du zein plan-erreferentziak ematen duten eskubidea komisioak irabazteko.
| Denda-plana | Komisioa | Zehaztapenak |
|---|---|---|
| Ez du komisioa jasotzeko eskubiderik. | Ez dagokio. |
| Komisioa jasotzeko eskubidea du, merkatariaren kokapenaren arabera. | Prezio osoko planen erreferentziek komisioa jasotzeko eskubidea dute, Impact-en adostutako kontratu-zehaztapenetan zehazten den moduan. |
Denda-planaren erreferentziagatiko komisioa
Erreferentziek komisio-ordainketak irabazten dituzte merkatariak zure erreferentzia-esteka erabiliz erregistratzen badira. Komisioaren zenbatekoa merkatariaren kokapenaren araberakoa da, eta merkatari batek prezio osoan dagoen denda-plan batean izena ematen duenean ordaintzen da.
Afiliatuaren irabazia merkatariaren kokapenaren arabera, denda-planen erreferentziengatik
Denda-plan baten erreferentziagatik irabazitako komisioaren zenbatekoa merkatariaren kokapenaren araberakoa da. Hurrengo taulak merkatariaren kokapenaren araberako irabaziak adierazten ditu. Herrialdeak beren ISO 3166-1 alpha-2 herrialde-kodearen arabera ageri dira Impact-eko kontratuan eta txostenetan. Kontsultatu Impact-eko bazkide-akordioa, eskualde bakoitzeko herrialde-kode zehatzen zerrenda osoa ikusteko.
| Merkatariaren kokapena | Ordainketa |
|---|---|
|
Ameriketako Estatu Batuak (US, PR) Kanada (CA) Australia (AU) Zeelanda Berria (NZ) Txina (CN) Hong Kong (HK) Japonia (JP) Erresuma Batua (GB, UK) Danimarka (DK) Frantzia (FR) Alemania (DE) Irlanda (IE) Italia (IT) Herbehereak (NL) Espainia (ES) Europako gainerako herrialdeak (AX, MK, RU, AL, AD, AM, AT, BY, BE, BA, BG, HR, CY, CZ, EE, FO, FI, GE, GI, GR, GL, GP, GG, VA, HU, IS, IM, JE, LV, LI, LT, LU, MT, YT, MD, MC, ME, NO, PL, PT, RE, RO, SM, RS, SK, SI, SJ, SE, CH, TR, UA, XK) Ekialde Ertaina (AZ, BH, IQ, IL, JO, KZ, KW, KG, LB, OM, PS, QA, SA, TJ, TM, AE, UZ, YE) | 150 USD |
|
Afrika (CM, CI, GW, SZ, SH, DZ, AO, BJ, BW, BF, BI, CV, CF, TD, KM, CG, CD, DJ, EG, GQ, ER, ET, TF, GA, GM, GH, GN, KE, LS, LR, LY, MG, MW, ML, MR, MU, MA, MZ, NA, NE, NG, RW, ST, SN, SC, SL, SO, ZA, SS, SD, TZ, TG, TN, UG, EH, ZM, ZW, AC) India (IN) Latinoamerika (BQ, MF, VC, AI, AG, AR, AW, BS, BB, BZ, BM, BO, BR, KY, CL, CO, CR, CW, DM, DO, EC, SV, FK, GF, GD, GT, GY, HT, HN, JM, MQ, MX, MS, NI, PA, PY, PE, BL, KN, LC, PM, SX, GS, SR, TT, TC, UM, UY, VE, VG) Asiako gainerako herrialdeak (BN, KR, AF, BD, BT, IO, KH, CX, CC, CK, FJ, PF, ID, KI, LA, MO, MY, MV, MN, MM, NR, NP, NC, NU, NF, PK, PG, PH, PN, WS, SG, SB, LK, TW, TH, TL, TK, TO, TV, VU, VN, WF) Gainerako herrialde guztiak | 25 USD |
Denda-planen erreferentzietarako afiliatu-komisioen kronologia
Zure txostenetan erreferentzien jarraipena egin dezakezu zuk bideratutako merkatari batek doako probaldi batean izena ematen duen bezain laster. Irabazien kronologiako ekintzak hauek dira: doako probaldia, ordainpeko probaldia, lineako salmenta, ekintzak blokeatzea eta ordainketa. Erreferentziagatiko komisioa ez da ordainduko lineako salmentaren ekintza gauzatu arte; hau da, merkatariak baldintzak betetzen dituen denda-plan bat prezio osoan ordaintzen duen arte.
| Jarduera | Ekintzaren izena Impact-en | Xehetasunak |
|---|---|---|
| Doako probaldia | Doako probaldia | Aldi hau merkatariak denda-plan baten doako probaldian izena ematen duenean hasten da, zure erreferentzia-esteka erabiliz. |
| Ordainpeko probaldia | Ordainpeko probaldia | Aldi hau merkatariak denda-plan baten ordainpeko probaldian izena ematen duenean hasten da. |
| Prezio osoko denda | Prezio osoko denda | Aldi hau merkatariak denda-plan batean izena eman eta hura prezio osoan ordaintzen duenean hasten da. |
| Komisioa blokeatzea | E/A | Ordainketa prestatzeko, ekintzak hilabeteko 21ean blokeatzen dira, aurreko hileko ekintzetarako. Adibidez, merkatari batek martxoaren 26an prezio osoko denda-plan bat ordaintzen badu, ekintza apirilaren 21ean blokeatuko da. Bestela, merkatariak apirilaren 4an ordaintzen badu bere plana, ekintza maiatzaren 21ean blokeatuko da. |
| Komisioa ordaintzea | E/A | Ordainketak ekintzak blokeatu eta egun batera egiten dira. Ordainketa prozesatu, eta Impact-eko kontuaren saldora bidaltzen da. |
Adibidez, demagun merkatari bat bideratzen duzula eta hark 3 eguneko doako probaldi batean izena ematen duela urtarrilaren 1ean. Urtarrilaren 1etik urtarrilaren 3ra bitartean, erreferentzia doako probaldian egongo da.
Ondoren, merkatariak 3 hilabeteko ordainpeko probaldian ematen du izena urtarrilaren 4an, 1 USDren truke. Urtarrilaren 4tik apirilaren 4ra bitartean, erreferentzia ordainpeko probaldian egongo da.
Jarraian, merkatariak Basic Shopify planaren hilabete bat ordaintzen du prezio osoan apirilaren 5ean. Orain, erreferentziak komisio bat sortzen du.
Maiatzaren 21ean, ekintza blokeatu egingo da Impact-en, ordainketa prestatzeko.
Maiatzaren 22an, erreferentziaren ordainketa prozesatu, eta Impact-eko kontuaren saldora bidaltzen da.