Shopify B2B
Shopify B2B berezko eginbideen multzo bat da, zeinak enpresaz enpresako (B2B) salmentak egitea ahalbidetzen duen Shopify-ko administratzailearen eta sareko dendaren bidez. Denda bera erabil dezakezu B2B zein zuzenean kontsumitzaileari (D2C) saltzeko, edo B2Brako soilik den denda bat sor dezakezu. Lortu informazio gehiago zure B2B negoziorako denda-mota egokia aukeratzeari buruz.
Shopify B2B-ren eginbide gehienak berez daude aktibatuta Shopify-ko administratzailean. Shopify B2B erabiltzeko, zure B2B bezeroak enpresa gisa konfiguratu behar dituzu Shopify-ko administratzailean. B2B bezero bakoitzaren erosketa-esperientzia pertsonaliza dezakezu haien behar zehatzei erantzuteko (adibidez, prezioak, dibisa, produktuak, ordainketa- eta bidalketa-metodoak eta dendako edukia).
Era berean, Shopify plataformako eginbide ugari erabil ditzakezu zure B2B negozioari laguntzeko; besteak beste, honako hauek:
- Eskaera-zirriborroak
- Gaiak
- Estatistikak
- Shopify Flow
- APIak
- ERPetarako eta kanpoko sistemetarako integrazioak