Ordainketa-metodo gehigarriak aktibatzea
Bezeroei ordainketa-prozesuan ordaintzeko aukera gehiago emateko, ordainketa-metodo gehigarriak aktiba ditzakezu zure Shopify-ko dendan. Ordainketa-metodo gehigarrien artean daude, besteak beste, PayPal Express Checkout, orain erosi eta geroago ordaintzeko zerbitzuak eta eskualdeetako ordainketa-metodoak.
Hauek ez dute zerikusirik Ezarpenak > Ordainketak menuko Shopify Payments edo Ordainketa-hornitzaileak atalen bidez konfiguratutako kreditu-txartelen hornitzailearekin. Kreditu-txartelen hornitzaile bat konfiguratzeko, ikusi hirugarren ordainketa-hornitzaile bat konfiguratzea.
Orrialde honetan
Aktibatu ordainketa-metodo gehigarriak
Mahaigaina
Shopify-ko administratzailean, joan hona: Ezarpenak > Ordainketak.
Ordainketa-metodo gehigarriak atalean, sakatu Gehitu ordainketa-metodoak.
Bilatu eta hautatu ordainketa-metodoaren arabera edo hornitzailearen arabera.
Aukeratu hornitzaile bat bilaketa-emaitzen artean, eta, ondoren, sakatu Aktibatu.
Sartu aukeratutako hornitzailearen kontuko kredentzialak.
Sakatu Aktibatu.
Mugikorra
Shopify aplikazioan, sakatu
eta, gero, sakatu
Ezarpenak.
Dendaren ezarpenak atalean, sakatu Ordainketak.
Ordainketa-metodo gehigarriak atalean, sakatu Gehitu ordainketa-metodoak.
Bilatu eta hautatu ordainketa-metodoaren arabera edo hornitzailearen arabera.
Aukeratu hornitzaile bat bilaketa-emaitzen artean, eta, ondoren, sakatu Aktibatu.
Sartu aukeratutako hornitzailearen kontuko kredentzialak.
Sakatu Aktibatu.
Ordainketa-metodo gehigarri bat aktibatu ondoren, bezeroek ordainketa-prozesuan erabili ahal izango dute.
Ordainketa-metodo gehigarrien aplikazioak
Sisteman barneratutako ordainketa-metodoez gain, ordainketa-hornitzaile gehigarriak ere instala ditzakezu aplikazio gisa, Shopify-ko administratzailearen Ezarpenak ataleko Ordainketak sekziotik. Hala ere, aplikazio horiek erabili ahal izateko, aldez aurretik konfiguratu eta aktibatu behar dituzu.
Shopifyren eta ordainketa-hornitzaile gehigarri batzuen arteko informazioa sinkronizatuta mantentzeko, baliteke ordaintzeko zain dauden eskaeretako jarduera murriztea.
Instalatu ordainketa-metodo gehigarrien aplikazio bat
Shopify-ko administratzailean, joan hona: Ezarpenak > Ordainketak.
Ordainketa-metodo gehigarriak atalean, sakatu Gehitu ordainketa-metodoak.
Bilatu eta hautatu ordainketa-metodoaren arabera edo hornitzailearen arabera.
Aukeratu hornitzaile bat bilaketa-emaitzen artean, eta, ondoren, sakatu Aktibatu.
Sakatu Instalatu aplikazioa ordainketa-metodo gehigarriaren aplikazioa instalatzeko.
Konfiguratu eta aktibatu ordainketa-metodo gehigarriaren aplikazioa
Ordainketa-metodo gehigarriaren aplikazioa erabili ahal izateko, aldez aurretik konfiguratu eta aktibatu behar duzu. Ordainketa-metodo gehigarrien aplikazio bakoitzak autentifikaziorako eta konfiguraziorako bere baldintzak ditu; baina, oro har, ordainketa-hornitzailearen plataforman saioa hasi edo kontu bat sortu beharko duzu. Ordainketa-metodo gehigarriaren aplikazioa aktibatu ondoren, ordainketa-metodo hori ikusgai egongo da ordainketa-prozesuan.
Urratsak:
Shopify-ko administratzailean, joan hona: Ezarpenak > Ordainketak.
Ordainketa-metodo gehigarriak atalean, sakatu Gehitu ordainketa-metodoak.
Bilatu eta hautatu ordainketa-metodoaren arabera edo hornitzailearen arabera.
Aukeratu hornitzaile bat bilaketa-emaitzen artean, eta, ondoren, sakatu Aktibatu.
Sakatu Kudeatu.
Ordainketa-hornitzailearen aplikaziora birbideratuko zaitu, kanpoko kontua konektatu ahal izateko.
Konfigurazioa amaitu ondoren, sakatu Aktibatu.
Non aurkitu ordainketetarako laguntza-zerbitzua
Ordainketa-hornitzailearekin harremanetan jar zaitezke laguntza-zerbitzua eskatzeko, Shopify-ko administratzailearen Ezarpenak menuko Ordainketak ataletik.
Shopify-ko administratzailean, joan hona: Ezarpenak > Ordainketak.
Aukeratu harremanetan jarri nahi duzun ordainketa-hornitzailea:
- Kreditu-txartelaren bidezko ordainketa-hornitzailea bada, sakatu Kudeatu.
- Ordainketa-metodo gehigarriak badira, sakatu hornitzailearen izena.
- Sakatu Ekintza gehiago > Jarri harremanetan hornitzailearekin.
- Sartu mezua eta, ondoren, sakatu Bidali.