Datu babestuak Shopify Flow-n
Identifikatzeko balio duen informazio pertsonala (IIP) bera bakarrik edo beste informazio batzuekin konbinatuta pertsona fisiko bat identifikatzeko balio dezakeen informazioa da. Shopify Flow-n konektore-aplikazio batek sortutako abiarazleak eta ekintzak erabiltzen badituzu, aplikazio horrek atzitu ahal izango ditu zure dendari, bezeroei, eskaerei edo negozioaren bestelako datuei buruzko informazioa, hautatzen dituzun aldagaien arabera.
Orri honetan
IIP motak Shopify Flow-n
Honako IIP hauek daude erabilgarri Shopify Flow-n, erabiltzen dituzun abiarazleen eta ekintzen arabera:
- Bezeroen informazio pertsonala, hala nola kontakturako informazio hau: izena, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta helbidea. Eskaerak, eskaerak osatzeko lanak edo bidalketak kudeatzen dituzten aplikazioek kokapen-informazioa (adibidez, IP helbidea eta geolokalizazioa) eta erabiltzaile-agentearen informazioa (esaterako, nabigatzailea eta sistema eragilea) ere atzitu behar dute.
- Shopify-ko dendaren jabearen informazio pertsonala; barne hartzen du dendaren jabearen kontakturako informazio guztia, hala nola izena, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta kokapen guztien helbideak.
- Langileen informazio pertsonala; barne hartzen du langileen kontakturako informazio guztia, hala nola izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.
Nola identifikatu IIP Shopify Flow-n
Baldintza edo ekintza bat sortzean, IIP daukaten aldagaiak adierazteko,
ikono bat bistaratzen da aldagaiaren izenaren ondoan. Egin klik ikonoan Shopify Flow-ko datu babestuekin lan egiteari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Nola kudeatu IIP Shopify Flow-n
Hona hemen IIP erabiltzen duten lan-fluxuak sortzean kontuan hartu beharreko gomendio batzuk:
- Jarraitu beti datu sentikorrak kudeatzeko jardunbide egokiak, eta ziurtatu aplikatu beharreko araudi edo gidalerro guztiak betetzen dituzula.
- Sartu ezinbestekoak diren aldagaiak soilik, beste aplikazio eta zerbitzu batzuetako ekintzak erabiltzen dituzunean.
- Mezu elektronikoak eta jakinarazpenak bidaltzean (bai barne mailan, bai bezeroei), ziurtatu bidaltzen ari zaren datuak egokiak direla hartzailearentzat.